Konpainia

  • Aitzindariak

    Nazioarteko aitzindarietako bat gara garraio-proiektu integralen merkatuan Metro baten geltokia
  • KONPROMISOA

    Proiektu bakoitzaren segimendu-maila handia egitea bermatzen dugu CAFeko lan-bilera bat
  • CAF

    Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako tren-soluzioak sortzen ditugu Abiadura handiko tren baten aurrealdeko ikuspegia

CAFen, hasiera-hasieratik, moldakorrak, malguak eta arlo guztietan gure bezeroaren beharretara egokitzeko gai izatea dugu ezaugarri

XEDEA

Talde multinazional bat da gurea, 100 urte baino gehiagoko esperientzia duena garraio-sistema integralak eskaintzen. Abangoardia teknologikoan daude gure garraio-sistemak, eta balio erantsi handia dute mugikortasun jasangarriaren alorrean.

Erreferenteak gara tren-sektorean; merkatuko gama zabal eta malguenetako bat eskaintzen diogu bezeroari, produktu eta zerbitzu hauetan: material gurpilduna, osagaiak, azpiegiturak, seinaleak eta zerbitzuak (mantentze-lanak, birgaitzea eta finantza-zerbitzuak).

CAF osatzen dugunon konpromisoak eta gure aliatuen lankidetzak lagundu egiten dute gure bezeroen gogobetetasun-maila hobetzen eta akziodunentzako balioa sortzen.

IKUSPEGIA

Gure ahalmen teknikoa eta giza ahalmena oinarri hartuta, tren-sektorean hazi egingo gara, eta munduko merkatu zorrotzenetan dugun partaidetza finkatuko dugu.

Gure garraio-eskaintza integrala handituko eta dibertsifikatuko dugu, eta, hala, mugikortasun jasangarriaren behar sozial berriei erantzungo diegu.

CAF osatzen dugun guztion kulturaren bidez, erantzun orekatua emango diegu gure interes-taldeen beharrei.

Garraio-sistemak

CAFek tren-soluzio global eta osoak ditu. Trenak hornitzeaz gain, kasu batzuetan bideragarritasun, obra zibil, elektrifikazio-lan, seinaleztapen, mantentze-lan eta sistema-operazioaren azterketak egiten ditu.

Kontzesio edo "giltza eskura" ereduko proiektu integral horiei esker, soluzio bakar, global eta puntuala ematen zaio bezeroari, eta bermatzen da sistema guztiak integratuta daudela eta bateragarriak direla.

Gure produktuak bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen dira, eta segurtasuna, erosotasuna eta gogobetetzea dakarzkie mundu guztiko milioika erabiltzaileri.

Informazio gehiago

Sendotasunak

  • Gure bezeroen beharrekiko hurbiltasuna eta ulermena.
  • Berrikuntza teknologikoa eta balio erantsi handiko produktuak.
  • Malgutasun handia gure soluzioak diseinatzean.
  • Epeak betetzea, gure bezeroen lehiakortasuna bermatzeko.
  • Mugikortasun jasangarriaren aldeko konpromisoa.
  • Bikaintasuna produktuetan, prozesuetan eta interes-taldeekiko interakzioan.
  • Giza talde kohesionatua eta erakundearekiko konprometituta.

Produktu-aukera

CAFek produktu-aukera zabala eskaintzen du, askotariko material gurpilduna eta tren-osagaiak barnean direla:

  • Abiadura handiko trenak
  • Eskualdeko eta aldiriko trenak (dieselak eta elektrikoak)
  • Metroak
  • Tranbiak eta LRVak
  • Tren-makinak
  • Ardatzak eta osagaiak
Informazio gehiago

Tren-zerbitzuak

CAFek bere bezeroekiko duen epe luzeko konpromisoa da tren-flotaren bizi-zikloko kostua murriztea helburu duen zerbitzu-zorro zabal bat eskaintzea:

  • Ibilgailuen eta osagaien mantentze-lanak
  • Haien modernizazioa eta birgaitze-lanak
  • Saldu osteko laguntza tekniko optimoa
  • Lantegi-ekipamendua eta ibilgailu osagarriak
Informazio gehiago

Erantzun jasangarriak

Garraio-sistema jasangarriak sortzea da CAFen helburu nagusietako bat. Konpainiak soluzio teknologiko berriak ematen ditu, garraiobide eraginkorragoak eta ingurunea zaintzen dutenak eskaintzeko.

Informazio gehiago

Informazio orokorra

  • Jose Miguel Iturrioz kalea, 26
  • 20200 Beasain
  • Espainia
  • Tel.: +34 943 88 01 00
  • Faxa: +34 943 88 14 20
  • H.el.: caf@caf.net
Instalazioak eta bulegoak

Akziodunarentzako arreta

Akziodunak eta inbertitzaileak