Ingurumena babesteko beharra, berotegi-efektuko emisioak murrizteko beharra eta garapen jasangarria lortzeko beharra dira gure gizartearen helburu nagusietako batzuk.
Testuinguru horretan, ingurune naturala errespetatzen duten mugikortasun-konponbideak eman behar ditu garraio-sektoreak, eta konponbide horiek, aldi berean, desplazamendu-sare moderno eta egonkorren etengabeko eskariari erantzun behar diete.
Trenaren abantaila ekologiko ugariei esker, sistema eraginkorrena eta lehiakorrena da, ingurumen-inpaktua gutxitzeko, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta ekosistema babesten laguntzeko ahalmen oso handia baitu.
Ingurumenari buruzko Nazio Batuen PNUMA Programaren barruan eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) barruan txertatzen den Enplegu Berdeak ekimenaren arabera, trenbidea sektore funtsezkoenetako bat da hazkunde ekonomiko eta sozial jasangarria —klimaren egonkortasunarekin bateragarria izango dena— erdiesteko.
Garapen garbi baterako trantsizio honetan, garrantzi berezia du CAFek, garraioaren energia-kostuak gutxitzeko eta mugikortasun-aukera oso eraginkorrak eskaintzeko duen gaitasunagatik.
Etorkizun jasangarriaren bidean, trenbidearen aztarna berdeari esker, aurrerapen orekaturantz goaz: garbia, ekologikoa eta emisiorik gabea.