• Hasiera
  • Berrikuntza eta teknologia

Berrikuntza eta teknologia

  • Abiadura handiko trena

    Produktu teknologikoak

    Soluzio teknologikoek —hala nola BRAVA errodadura lerragarriko sistema unibertsala eta SIBI baskulazio-sistema—, CAFen beraren teknologiarekin garatuak, gure tren-ibilgailuen fidagarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna bermatzen dute.

    Informazio gehiago
  • Potentzia-elektronikako sistema

    Potentzia-elektronika eta energia-kudeaketa

    Tren-mota guztietarako trakzio elektrikoko ekipoak. "Giltza eskura", trakzio-kate guztian.

    Informazio gehiago
  • Bideetako seinaleak

    Seinaleak

    Trenbide-seinalizazio integraleko sistemak —katigamentua, zirkulazioaren kontrol zentralizatuko zentroak eta energia-teleaginteak—, teknologia propioarekin garatuak denak ere.

    Informazio gehiago
  • Langile bat tabletarekin trena aztertzen

    Mantentze-lanetarako teknologiak

    Teknologia aurreratua mantentze-lanen ingeniaritzan, mantentze-jarduera errazten eta optimizatzen duena. Hala, tren-flotaren bizi-zikloaren kostua murriztu egiten da.

    Informazio gehiago

CAF Tren-teknologiaerabiltzailearen zerbitzura

CAF & S2R

Shift2Rail Europako tren-eremuko lehen teknologia-ekimen bateratua da, bultzatzen dituena, batetik, ikerketa eta berrikuntza eta, bestetik, merkatura bideratutako soluzioak, hala azkartuz teknologia berri eta aurreratuak tren-soluzio berritzailetan integratzeko prozesua. Europako tren-industriaren lehiakortasuna sustatuko du Shift2Rail-ek, eta Europar Batasuneko garraio-behar aldakorren beharrak ere aseko ditu. Horizon2020ko ekimen honen barruan garatutako ikerketa eta berrikuntzaren bidez, SERA Single European Railway Area (Europako Trenbide Eremu Bakarra) osatzeko behar den teknologia sortuko da.

Shift2Rail-en zortzi kide sortzaileetako bat da CAF, eta haren zuzendaritza-batzordeko kide da gainera. CAFek aktiboki parte hartzen du ekimen horretan, eta haren ardura nagusietako bat da 1. berrikuntza-programaren koordinazioa: “Tren errentagarri eta fidagarriak, ahalmen handiko trenak eta abiadura handikoak barne”.