Zabalera aldagarriko errodadurazko bogiea

BRAVA

Zabalera aldagarriko errodadurazko bogiea

CAFek garatu duen Errodadura Sistema Lerragarri Unibertsalak, Bravak (Zabalera Aldagarriko Errodadurazko Bogie Autopropultsatua), ibilgailuei trenbidearen edozein zabaleratara egokitzeko aukera ematen die, ibilgailua martxan dagoela eta hiru segundoren buruan.CAFek garatu duen errodadura-sistema berri hori edozein tren-motatan jar daiteke, trenaren jatorria eta teknologia edozein dela ere.Bogie zaharren ordez BRAVA motakoak jartzea aski da gaur egun ibiltzen diren trenak errodadura lerragarriko bilakatu eta 290 km/h-ko abiadura hartzeko gai izan daitezen.

BRAVA sistemak ongi gainditu ditu UIC (AVE) zabalerako trenbideetan egindako saiakuntzak.

Nola funtzionatzen du BRAVA sistemak?

Biratzen ez duen ardatz baten gainean —aurrez zehaztutako moduan— alboetara lerra daitezkeen bi gurpil-multzotan oinarritzen da BRAVA Sistema Unibertsala.

Ibilgailua higitzen ari denean, gurpilak alboetara ez mugitzeko segurtasun-mekanismo bikoitza du. Mekanismo hori zabalera aldatzen den geltokietan baino ezin da desaktibatu automatikoki.

Gurpilen arteko tartea blokeatzeko/desblokeatzeko mekanismo baten bidez baino ezin lor daiteke; mekanismo horri zabalera aldatzeko prozesuan automatikoki eragiten zaio.

BRAVA PROIEKTUAK

Zergatik BRAVA?

BRAVA Sistema Unibertsalak abantaila ugari ematen ditu, honako ezaugarri hauek baititu:

  • Segurua eta ardura handiko beste osagai batzuekin parekatu daitekeena; sistema aurreratu hau garatzeko, CAFen kalkuluak, simulazioak eta saiakuntzak egiteko teknikarik berrienak erabili ditugu.
  • Trenei dagozkien estandar zorrotzenen arabera, fidagarria eta erabilgarria da: sistema hau egitean, diseinu-prozesu osoan segurtasun-kudeaketa integratzeko, Europako EN 50126 eta Ameriketako MIL-STD-882C arauetan aipatzen diren gomendioak izan ditugu kontuan.
  • Berdin-berdin erabil daiteke trakzio kontzentratuko zein trakzio banatuko sistemetan, diesel edo elektrikoetan, atoian eramaten den material-mota orotan.
  • Erabiltzen diren ibilgailu eta teknologia desberdinekin bateragarria: hiri artekoak, eskualdekoak, tren pendularrak, bidaiarien kotxeak...
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.