Trenak eta ibilbideak kontrolatzeko zentroa

SIMULAZIOA

CAF Taldeak azken belaunaldiko simulazio-ekipoekin osatzen du bere eskaintza.

Tren-merkatuan gero eta trebakuntza-simulagailu gehiago eskatzen direnez, CAF Taldeak metro, tranbia eta abiadura handiko treneko gidarientzako, zirkulazioa kontrolatzeko zentroko langileentzako eta abarrentzako trebakuntza-simulagailuak garatu ditu azken urteotan.

Azken urteetako lanari esker, taldea tren-sektoreko lider nabarmena da, eta sektore berrietan murgildu da —hala nola automobilgintzan—, bezeroen beharrak asetzeko produktuen sorta zabal bat eskaintzeko.

Simulagailuek ondo erakusten dute CAF Taldeak apustu irmoa egin duela operadoreen beharrei soluzio integrala emateko, ekipoak hobeto erabil daitezen eta segurtasuna handitu dadin.

Gaur egun, CAF Taldea tren-simulazioko liderra da Espainian, eta izen oneneko enpresa operadoreek erabiltzen dituzte haren simulazio-sistemak:

  • RENFE
  • Euskotren
  • FEVE
  • Serveis Ferroviaris de Mallorca (SFM)
  • Metro Bilbao
Lander Simulation and Training Solutions

Nazioarteko merkatuan, CAF Taldeak mundu guztian ditu bere ekipoak, azken belaunaldikoak. Besteak beste, CAF Taldeak herrialde hauetan ditu simulazio-ekipoak:

  • Brasil
  • India
  • Mexiko
  • Txile
  • Argentina
  • Saudi Arabia
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.