Abiadura handiko trena

AERODINAMIKA

CAFek azterketa aerodinamikoak egiten ditu proiektu bakoitzaren garapen-fasean, ziurtatzeko ibilgailuek behar bezala funtzionatzen dutela eta aplikatu beharreko arauak betetzen direla.

Diseinu-fasean, CAFek simulazio aerodinamikoak erabiltzen ditu, gaur egun dauden software-tresna modernoenez lagunduta. CFD (Computational Fluid Dynamics) kalkuluaren helburua da bermatzea trenak portaera ona eta segurua duela ezaugarri hauei dagokienez:

  • alboko haizea
  • lorratz-efektuak
  • eremu irekiko presioaren efektuak
  • tuneletako presioaren efektuak
  • balastoa altxatzea

ENERGIA-ERRENDIMENDUA

Halaber, ibilgailuen energia-errendimendua optimizatzeko, erosotasun termikoa eta erresistentzia aerodinamikoa hobetzeko azterketak egiten ditu CAFek.

Kalkuluekin batera, dagozkien probak egiten dira balidazio-fasean, bai saiakuntza-bankuan (haize-tunelean, maketa mugikorrak dituzten instalazioetan eta abarretan), bai trenbidean.

Hainbat arlotan teknologia-bikaintasuna lortzeko helburuarekin bat, CAFek tren-aerodinamikaren esparruko askotariko ikerketa-proiektuetan parte hartzen du. Lortutako esperientziaren emaitza gisa, CAFekoa da AENORen ordezkaria CEN TC256 WG6 aerodinamika-normalizazioaren taldean.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.