Istripuak simulatzeko makinak

IBILGAILUEN TALKAK

EGITURA-KALKULUAK

Proiektu bakoitza garatzean, CAFek egitura diseinatzen du, gaur egungo software-tresna modernoenez lagunduta.

Elementu finituen metodoa erabiliz, kalkulu estatikoak eta kalkulu dinamikoak egiten dira; hala, gidariak nahiz bidaiariak babesten dira, talka eginez gero, eta ziurtatzen da egiturak ondo jasaten dituela trenak normal funtzionatzean gertatzen diren esfortzuak.

Hona hemen talka-kalkuluen helburua:

  • Egituren kabinak las cabinas de las estructuras de manera que éstas sean capaces de absorber la energía necesaria para preservar los espacios de supervivencia dentro del tren.
  • Ziurtatzea egitura pixkanaka kolapsatzen dela eta baxu dezeleratzen dela, bidaiariak edo tripulazioa arriskuan ez jartzeko.

Egiten diren kalkuluak balioztatzen dira saiakuntzen bidez ateratako emaitzekin alderatuz, eta EN15227 araua betez.

OHARRA: Erreproduzitzailea instalatuta ez daukazunez,"Flash", ezin duzu ikusi azalpen-bideoa. Erreproduzitzailea instalatzeko:"Flash":
Windows-erako Flash | Beste plataforma batzuetarako Flash

Bideoaren transkripzioa:


MATERIALEN NEKEA EBALUATZEA

Kaxaren egituraren kalkulu estatikoek (EN12663 arauaren arabera egiten dira kalkuluak) aukera ematen dute egiturak egoera errealetan osotasuna duen aztertzeko, hala nola kotxe bat atoian eramatean, bidaiari gehiegi dagoen egoera batean edo erraileratze batean.

Kaxaren egituraz gain, bastidoreak eta bogieko beste osagai batzuk ere (hala nola gurpilak eta koipe-kaxak) ebaluatzen dira, akatsak eragotziko dituzten diseinu seguruak lortzeko, baita materialen nekearen ikuspuntutik ere.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.