Tren bat neurgailu baten ondotik pasatzen

EMC

EMC-eremua (bateragarritasun elektromagnetikoa) CAF I+Gko Teknologien Kudeaketaren ekipoaren barruan dago, eta haren xedea da CAF Taldeari laguntzea EMCri lotutako kontu guztietan. Haren jarduera bi multzotan banatuta dago: ingeniaritza-proiektuetan laguntzea eta estatuko eta Europako ikerketa-proiektuetan parte hartzea.

INGENIARITZA-PROIEKTUETAKO LAGUNTZA

Ingeniaritza-proiektuen barruan, EMC Sailak CAFeko hainbat saili ematen dio laguntza, tren-bateragarritasun elektromagnetikoari lotutako alderdiak zaintzeko. Bezeroaren espezifikazioen baldintza-orria eta aplikatu beharreko arauak eta direktibak abiapuntu izanik, EMCko kontrol-plan espezifiko bat egiten da proiektu bakoitzerako, eta hura betetzen dela ziurtatzeko estrategia zehazten da. Lan hauek definitzen dira:

  • Ekipoen eta sistemen kanpo-hornitzaileek bete beharreko baldintzak.
  • Kableen diseinuaren eta ekipoen lur-konexioaren fasean parte hartzen da.
  • Eta, prozesua amaitzeko, trenbideko balidazio-saiakuntzak egiten dira.

EUROPAKO IKERKETA- ETA TRANSFERENTZIA-PROIEKTUTAN PARTE HARTZEA

Beste jarduera garrantzitsu bat da CAF I+Gk estatuko eta Europako ikerketa-proiektuetan eta aditu-batzorde edo normalizazio-taldeetan duen parte-hartzea. Horrek aukera ematen dio CAF Taldeari azken berrikuntzak hobeto ezagutzeko.

Gaur egun, VII. Esparru Programan parte hartzen ari da CAF I+G, TREND Europako proiektuan Haren helburua da edozein azpiegituraren saiakuntzen emaitzak zabaltzeko aukera emango duen saiakuntza generikoentzako gune bat definitzea, eta, saiakuntzen prozedura emateaz gain, elkarreraginean jarduteko aukera ematea.

CAF I+G, halaber, UNIFEren EMC aditu-taldean dago.

Seventh Framework Programme
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.