Tren bat geltoki batean, elurrez estalita

HOZTEA

CAFek hozteari buruzko azterketa bat egiten du proiektu bakoitzaren garapen-fasean, ibilgailuen energia-errendimendua optimizatzeko, sistemek ondo funtzionatzen dutela ziurtatzeko eta bidaiariek erosotasun termiko ona dutela bermatzeko.

Diseinu-fasean, CAFek kalkuluak egiten ditu askotariko ekipoen (transformadoreen, balazta-erresistentzien, inbertsoreen eta abarren) hozte-sistemak dimentsionatzeko. Inguruko kondizioen eta sistema bakoitzaren hozte-beharren arabera, hozte-teknologiarik egokiena aukeratzen da.

Aldi berean, ibilgailuen klimatizazioa aztertzen da, ziurtatzeko erosotasun termiko ona dagoela bidaiarien bagoietan eta gidatzeko kabinan. Horretarako, HVAC (aire girotua / berokuntza) sistemak dimentsionatu eta aireztapen-eroanbideak optimizatu behar dira.

Lehen aipatutako jarduerak egiteko, CFD-simulazioak (Computational Fluid Dynamics) egiten dira. Simulazio horien helburua da ibilgailuen energia-errendimendua optimizatzea. Besteak beste, estrategia hauek hartzen dira: hozte-fluxuak berrerabiltzea eta hozte-sistemen prestazioak une bakoitzeko beharretara egokitzea.

Azkenik, egiten diren azterketa eta kalkuluekin batera, dagozkien probak egiten dira balidazio-fasean.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.