ERRODAJEAK

EKIPO ETA OSAGAIEN SORTA ZABALA

CAFek 80 urte baino gehiagoko eskarmentua du tren-merkaturako ardatz muntatuak, gurpilak, ardatzak eta erreduktoreak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen. Ekipo- eta osagai-sorta zabal hori, CAFen beraren material gurpildunerako ez ezik, tren-administrazioentzat, material gurpildunen beste fabrikatzaile batzuentzat eta sektoreko beste zenbait enpresa fabrikatzaileentzat ere bada.

Gure errodaje-soluzioek kalitatea ziurtatzeko eskema nagusien egiaztapena dute; esaterako, hauena: IRIS (International Railway Industry Standard), ISO 9001, AAR (Association of American Railroads) eta RISAS (Railway Industry Supplier Approval Scheme).

Horrez gain, Europako tren-operadore eta -administrazio nagusien homologazioa dugu, hala nola RENFE, SNCF, DB, OBB eta SBBrena. Haiei esker, munduan abiadura handiko plataforma gehien hornitzen dituen konpainia da gurea.

CAF logotipoa wheels, axles & gearboxes

80 urte baino gehiagoko eskarmentua, tren-merkaturako ardatz muntatuak, gurpilak, ardatzak eta erreduktoreak diseinatzen, fabrikatzen eta saltzen

I+G+Bn egindako apustu irmoak aukera eman digu balio erantsi handiagoko soluzio berriak garatzeko. Hauek nabarmentzen dira:

  • Metro eta tranbietarako gurpil elastikoen soluzio espezifikoak.
  • Gurpilak intsonorizatzeko sistemak.
  • Diametro-sorta zabal baterako tentsio baxuko gurpilak.
  • Altzairuaren aldaerak eta aplikazio bakoitzerako tratamendu termiko bereziak, gurpilen bizitza optimizatzeko.
  • Erreduktoreen mantentze-lanak egiteko estrategia berriak.
  • Abiadura handiko trenetarako, diesel trenetarako eta trenbide errailbakarretarako erreduktoreak.
  • Tranbietarako ardatz-zubiak, zoru baxuko tranbietarako batez ere.

ERRODAJE-EKIPOAK ETA -OSAGAIAK

CAFek ekipo- eta osagai-sorta zabala hornitzen du, bai tren-merkatuarentzat, bai kanpoko tren-administrazio, -fabrikatzaile eta -hornitzaileentzat.

Gehiago irakurri ardatz muntatuei, gurpilei, ardatzei eta erreduktoreei buruz

SALDU OSTEKO ZERBITZUA

CAFen Errodaje Unitateak saldu osteko lerro bat jarri die bezeroei. Lerro horretan, aholkularitza, mantentze-lan eta saiakuntza ez-suntsitzaileen zerbitzuak sartzen dira.

Gehiago irakurri CAFen saldu osteko zerbitzuei buruz
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.