• Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna
  • Civity eskualde-trenaren xehetasuna

CIVITY

CIVITY

Eskualde barruko eta eguneroko joan-etorrietarako diseinatutako zoru baxuko trenen familia bat da Civity. Trenak modularrak direnez, aukera dute kontsumitzaile bakoitzaren premia zehatzetara egokitzeko.

Kanpoko nahiz barneko antolamendua bezeroaren eskaera espezifikoetara molda daiteke. Are gehiago, unitateen konfigurazioak azkar eta erraz alda daitezke tarteko bagoiak gehituta edo kenduta.

Civity trenek uneko TSIak (Interoperabilitaterako Espezifikazio Teknikoak) eta EN estandarrik zorrotzenak betetzen dituzte.

Zoru baxuko trena

Zoru baxuko trena da Civity, eta, horri esker, Europako edozein plataformatan erabil daiteke erraz. Ekipamendu nagusia sabaian dagoenez, trenaren barnealdetik kanpo, zorua trenaren ia luzera osoan hedatzen da. Solairuzko altuera 600 mm edo 800 mm izan daiteke. Zenbait kasutan, altuera hori ere bezeroaren beharretara egokitu daiteke.

Malgutasuna eta barne-erosotasuna

Erabilera guztietara egokitzeko duen izaera modularrari esker, Civity konpainia bakoitzaren beharrak betetzeko diseina daiteke konpainiak bere erabiltzaileei eman behar dien zerbitzuaren arabera. Tren hauetan, gune bereziak antola daitezke mugikortasun urriko pertsonentzat, ekipajea gordetzeko, bizikletak eramateko, kafetegia edo salmenta automatikoko gailuak jartzeko, umeentzako eremuak gaitzeko eta abar.

BATERIA ETA HIDROGENO BIDEZKO SOLUZIOAK

Azken aldian, CAFek diesel trenen alternatiba jasangarri baten garapenean eta elektrifikatu gabeko ibilbideen emisioak ezabatzean jarri du arreta. Bateria bidezko trenak hidrogeno bidezkoei gehitzen zaizkie, trazadura horietarako emisiorik gabeko alternatiba gisa.

Bateriak dituzten Civity unitateek (Battery Electric Multiple Unit, BEMU) elektrifikatu gabeko lineetan zerbitzuak ematea ahalbidetzen dute, erregai fosilak erabiltzea eta, ondorioz, gasak isurtzea saihestuz.

Diesel trenak ordezkatu eta, pixkanaka, hidrogeno, bateria, hibrido (pantografoa eta bateria) eta bimodalen (katenaria eta hidrogenoa) aplikazioetatik energia hartzeko gai diren trenak jarriko dira. Igorpenik ez izateaz gain, tren berriek linearen elektrifikazio-kostu handiak kentzen dituzte, eta ontziko erosotasuna indartu egiten da, ibilgailu horiek isilagoak baitira.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.