Urbos

Irisgarritasuna

Urbos-en aldakortasunak berekin dakar irisgarritasun maximoarekiko konpromisoa.

Urbos-ek bidaiarientzako tranbia-ibilgailuen irisgarritasun-kondiziorik onenak ematen ditu. Arreta berezia jarri da desgaitasunen bat izateagatik sarbide hobea behar duten pertsonak tranbiara sartzeko prozesuan.

Urbos-ek duen bogie-sistemari esker, tranbiak zoru baxua du % 100ean. Zoruak errailaren gainean duen altuera 350 mm-koa da tren osoan zehar, baita ateen sarbide-eremuan ere. Hala, bidaiariek estropezu egiteko arriskurik ez dago.

Hauek dira hori lortzeko hartu diren neurrietako batzuk:

  • Nasaren eta tranbiaren arteko tartea txikitzea.
  • Tranbiaren barnealdean eta ateen ertzean heldulekuak ezartzea, mugikortasun murriztua duten pertsonen sarrera eta irteera errazteko.
  • Ateak ixten direla ohartaraztea, soinuen eta argien bidez.
  • Seinaleztapen akustikoa: gaitutako ateak aurkitzeko banakako seinaleztapen akustikoa eta T moduko interfonia eta megafonia.
  • Ibilgailura sartzeko ateak kolorez bereiztea, ongi identifika daitezen.

Ezagutu itzazu CAFek bidaiarien erabateko irisgarritasunerako dituen soluzioak.

Tranbia modularra denez, eserlekuak modu askotara antola daitezke edukiera-behar jakinei erantzuteko. Kasu honetan, bezeroak MUPentzako eremuak gaitu ditzake, hurbileneko ateen funtzionalitatea dutenak.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.