Urbos

Urbos bat dago hiri-mota bakoitzerako

Tranbia-familia hori soluzio modular bat da, eta hiri eta ustiapen-mota bakoitzaren beharrei egokitzen zaie. Horretarako, Urbos-ek bertsio hauek ditu: Urbos 100, Urbos 70, Urbos AXL eta Urbos TT.

  • Diseinu modularra eta malgua: aurrealde eta kolore desberdinak, etab.
  • Erabilera askokoa eta bidaiari-fluxu desberdinetara egokitzen dena.
  • Osaera malgua: hiru kotxetik bederatzi kotxera artekoak, hiri bakoitzeko bidaiari-kopuruetara egokitzeko. Halaber, bezeroak erabaki dezake kotxe baten albo bakoitzean zenbat ate jarri eta zehazki non jarri.
  • Zabalera aldagarria: 2.300 mm, 2.400 mm edo 2.650 mm zabal diren trenbideetarako.
  • Barnealdeko diseinu pertsonalizatua: tranbiako elementu asko bezero bakoitzaren nahien arabera konfigura daitezke (eserlekuen modeloak eta koloreak).
  • Funtzio anitzeko modulua: aukera ematen du jartzeko eserlekuen guneak (eserlekuak luzetara nahiz zabaletara izanik), MUPentzako eremuak, haur-kotxe edo bizikletentzako lekuak, maletategi-moduluak edo eserleku eramangarrinetzako guneak.
  • Noranzko bakarrean edo bi noranzkoetan gidatzeko tranbiak, operadore bakoitzaren azpiegituraren arabera.

Urbos 100

Urbos 100 soluzioak bidaiari guztien irisgarritasuna bermatzen du. Izan ere, bidaiarien eremu guztia % 100 zoru baxukoa da. Hiru bogietako bost unitate dira; dena den, hiru kotxetik bederatzi kotxera bitarteko bertsioak daude.

3 bagoi: Edukiera, guztira*: 129

tren urbos 100 con 3 coches

5 bagoi: Edukiera, guztira*: 221

tren urbos 100 con 5 coches

7 bagoi: Edukiera, guztira*: 306

tren urbos 100 con 7 coches

9 bagoi: Edukiera, guztira*: 397

tren urbos 100 con 9 coches

Urbos 70

Urbos 70 soluzioak hiru bogieren gainean artikulatutako hiru kotxeko tranbia bat du oinarri, eta bidaiarien eremuko erdiko gunea zoru baxukoa da (unitatearen luzeraren %70). Halaber, bost edo zazpi kotxez osatzeko aukera ematen du. Unitaterako sarrerak zoru baxuko erdiko eremuan daude.

3 bagoi: Edukiera, guztira*: 162

tren urbos 70 con 3 coches

5 bagoi: Edukiera, guztira*: 251

tren urbos 70 con 5 coches

7 bagoi: Edukiera, guztira*: 339

tren urbos 70 con 7 coches

Urbos AXL

Urbos AXL soluzioak % 70-% 100 zoru baxua du, eta bidaiari-kopuru handiak garraiatzeko edukiera du. Kotxe-kopuru desberdineko osaerak egiteko aukera ematen du, eta irisgarritasunari lotutako araudi nagusiak betetzen ditu.

Tranbia horiek tren-ardatzak dituzte bogietan, eta, horri esker, biraketa erlatiboa egin daiteke erdiko moduluan, kaxaren eta bogiearen artean; hala, errazago inskribatzen da bihurgunean, eta azkartu egiten da zerbitzu-abiadura maximoa.

3 bagoi: Edukiera, guztira*: 187

tren urbos AXL con 3 coches

4 bagoi: Edukiera, guztira*: 256

tren urbos AXL con 4 coches

Urbos TT

Aldiriak hirigunearekin lotzen.

Urbos TT bereziki hiriaren eta kanpoaldearen arteko konexioak optimizatzeko soluzio bat da. Tren/tranbia honek hiri-eremuan eta alboko herrien arteko aldirietan ematen du tranbia-zerbitzua.

Halako sistemei esker, lehendik dagoen tren-azpiegitura errentagarri bihur dezake bezeroak, eta garraiobide azkarra, garaiz iristen dena eta hirigunea eta urrunen dauden herriak zuzenean lortzen dituena eskaini erabiltzaileei.

Urbos LRV

Unitate artikulatuak soluzio oso zabaldua dira tradizio luzeko tranbia-administrazioetan; bereziki, Ipar Ameriketako merkatuan. Euskarrian hiru errodadura- edo bogie-multzo dituzten bi kotxe artikulatuk osatzen dituzte ibilgailu horiek. CAFen Urbos LRV tranbiak mundu guztiko hirietan daude, eta garraio-zerbitzu eraginkor, eroso eta ingurumena zaintzen duena eskaintzen dute.

* 2.650 mm zabal den tranbia batentzako bidaiari-kopuru totala (bidaiariak eserita edo zutik daudela), kalkulatuta oinezko tokietan 4 pertsona/m² sartzen direla. Aldakorra, barruko diseinuaren araberakoa.

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.