Saudi Railway Organization (SRO) enpresak hitzarmen bat sinatu zuen 2008an CAFekin, zortzi tren unitateren hornikuntzaz ardura zedin. Unitate bakoitzak tren makina diesel-elektriko bat du. Tren makina horiek 5 bagoi eraman ditzake atoian eta muturreko ingurugiro baldintzetan eman dezake zerbitzua (55ºC arte). Trenak kafetegi zerbitzua eta elbarrientzako lekuak ditu, eta fidagarritasun ezaugarri onak, kontserbazio egoera egokia eta bizi zikloaren kostu txikia ditu. 2012an eta 2013an entregatu dira trenak.