2009 eta 2011 bitartean, CAFek eskualdeko 50 trenerainoko hornikuntza egin dio RENFEri. Unitate horiek bi kotxe motorrez eta atoi batez osaturik daude, zeinek bata besteari lotu eta hiru unitaterainoko konposizioak (bederatzi kotxe) osa baititzakete, eta gidatze-kabina bakar batetik gidatu.
Hasiera batean, bide-zabalera iberiarrean egiten da, baina aurreinstalazio bat dute nazioarteko zabaleran (UIC) ibiltzeko; Brava zabalera aldagarriko bogiea instala daiteke eta horrek aukera ematen du bide-zabalera iberiarrean zein UIC zabaleran ibiltzeko.