2012an, azken belaunaldiko 5 Urbos tranbia hornitzeko kontratua esleitu zion Cincinnati hiriak CAF USA filialari. Bi noranzkoko unitateak dira, eta 4 ate dituzte albo bakoitzean. Ibilgailua zoru baxukoa da oso-osorik; hartara, bidaiariak errazago sartu eta irteten dira ibilgailutik, eta errazago mugitzen dira barnean.
Ohioko biztanle gehien duen hirirako tranbia-sistema berriaren proiektuaren barnean sartzen da erosketa. Lehendik ere hornitu izan ditu CAFek Estatu Batuak hiriko ibilgailuez, esate baterako, Pittsburgh, Sacramento eta Houston hiriak.