2013ko otsailean, CAFek eta Freiburger Verkehrs-AG enpresak kontratu bat sinatu dute, helburua duena Urbos familiako 12 tranbiaz hornitzea Alemaniako Friburgo hiria. Aurrerago, 2018an, 5 unitate gehiagoko hornidura-kontratu bat sinatu zen eta 2021ean beste 8 unitate gehiago.
Tranbia % 100 zoru baxukoa da, eta 7 modulu ditu; horrela, garraiatzeko gaitasun handia eskaintzen du. Kanpotik diseinu moderno eta abangoardista izateaz gain, bidaiariak sartzeko gaur egungo tranbietan eskain daitezkeen kondiziorik onenak dituzte.
Proiektuari esker, batetik, gaur egungo flota berrituko da eta, bestetik, hiriko sarea handituko duten etorkizuneko lineek sortuko dituzten beharrak asetzeko balioko du. Friburgo da Baden-Württemberg estatuko laugarren hiri handiena.