TXILEKO SANTIAGOKO METROAREN 3. ETA 6. LINEAK (UTO)

2013an, CAF-Thales partzuergoak kontratu bat sinatu zuen Santiagoko Metroarekin, zeinaren bidez CAFek metro-unitate automatiko berriak hornituko baitizkio 3. eta 6. lineetarako. Proiektu horren barnean, seinaleztapen-sistemaz gain, 185 kotxe egitea eta martxan jartzea sartzen da. Kotxe horiek hainbat berrikuntza izango dituzte, hala nola aire egokitua, bidaiariei informazioa emateko sistemak eta zaintza-kamerak.

Tren berriak gidaririk gabe ibiliko dira, modu guztiz automatikoan. Sistema horrek fidagarritasun- eta segurtasun-maila ezin handiagoak eskaintzen ditu, zirkulazioa zaintzeko puntako teknologia erabiltzeaz gain, giza akatsak saihesten baititu. Bestalde, nabarmentzekoa da tren berriek energia-eraginkortasun hobea dutela.

Metroko 3. eta 6. lineen proiektua Santiagoko metroaren historiako garrantzitsuena da, eta herrialde osoan egiten ari diren azpiegitura-lan handienetako bat. Aurreikusi dutenez, proiektu horren bidez milioi bat erabiltzaile potentzial baino gehiago integratuko dira sarean, 28 geltoki berriren bidez.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaR-M-M-M-R
  • Trenaren luzera (mm) 120,000
  • Gehienezko bidaiari edukiera 1,299 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 80
  • Ekipamendua
    • Aire egokitua
    • Gertaera erregistratzailea
    • Bidaiarientzako informazio-sistema: megafonia, LED motako ibilbide mapak eta TFT pantailak
    • Bideo-zaintza sistema
    • Gidari eta langilerik gabe gidatzeko CBTC motako seinaleztapen-sistema (UTO GoA4 modua)
    • Suteen detekzio-sistema
    • Oztopoen detekzio-sistema
    • Larrialdietan ebakuaziorako aurreko irteera
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.