CAF Istanbuleko metroko tren berrien hornitzailea da. Tren horietako bakoitzak 6 kotxe ditu, eta automatikoki gidatzeko sistema bat du. Driverless sistema horrek segurtasun-maila altuenak eskaintzen ditu, baita mantentze-kostuen eta bizi-zikloaren optimizazioa ere; eta garraio-ahalmen handiagoa du, tren-maiztasun handiagoari esker.
Unitate berriak Turkiako hiriko metro-sistemaren UU linean ibiliko dira. CAFek, aldez aurretik, 36 metro-unitate eman ditu, hiriaren asiar eremuko Kadikoy-Kartal linean dabiltzanak.
Istanbulek 12 milioi biztanletik gora ditu, eta 2000. urtean inauguratu zuen metropoli-garraioko lehenengo linea.