• TOLUCA
  • TOLUCA
  • TOLUCA
  • TOLUCA
  • TOLUCA

TOLUCAKO ALDIRIETAKO TRENA

2014an, Mexikoko Komunikazio eta Garraioetako Idazkaritzak (SCT) aldiriko 30 tren egiteko esleipena eman zion CAFi, Mexiko DF eta Toluca hirien arteko linea berrian erabiltzeko.

Unitate elektriko horiek 5 kotxe dituzte, elkarrekin korridore batez komunikatuak. Horri esker, bidaiariak hobeto banatu daitezke barruan. Barrualdea gardena dute, eta gutxi gorabehera 700 bidaiariraino garraia ditzakete. Gainera, diseinu berezi bati esker, mugikortasun murriztua dutenak ondo sar daitezke bertara, eskuzko arranpa batzuk dituztelako sarbidea errazteko, eta bi aulki gurpildunentzat erreserbatutako tokia erdiko kotxean.

Proiektuaren beste alderdi batzuk aipatzearren, sistemaren seinaleztapena, instalazio elektromekanikoak eta proiektu osoaren integrazio-ingeniaritza aipatuko ditugu. Enpresa hauek parte hartu dute, hurrenez hurren: CAF Signalling, CMFS eta CAF Transport Engineering. Denak dira CAF Taldeko kideak.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-M-M-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 98,978
  • Gehienezko bidaiari edukiera 711
  • Gehienezko abiadura (km/h) 160
  • Ekipamendua
    • Bidaiarientzako klimatizazioa
    • Gorabeherak erregistratzeko zentrala
    • Gizaki hila
    • Bideozaintza-sistema (CCTV)
    • Aurrealdeko kamera eta atzerako kamerak
    • Bidaiariari informazioa emateko sistema, barne-pantailak eta norakoaren berri emateko pantaila
    • Bi aulki gurpildunentzako tokia
    • Lurrarekiko komunikazioa, banda zabaleko sare harigabearen bidez
    • GSM-R irratia
    • ERTMS 2. maila
    • Suteak detektatzeko sistema
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.