TRANVÍA UTRECHT

CAF da tranbia-hornitzailea Utrechteko geltoki nagusia eta Uithofeko zientzia- parkea lotzen dituen Uithoflijn linea berrirako. Urbos modeloko tranbia da, bi norantzakoa, 5 modulu eta 7 moduluz osatutako bi bertsio ditu eta biak 70 km- orduko abiaduran ibiltzeko prestatuta daude. Bi bertsioak elkarrekin egokitu daitezke eta honek Europako tranbia luzeena egingo luke, 600 bidaiari baina gehiago eramateko gaitasunarekin.

Unitatea % 100 zoru baxukoa da; hala, errazagoa da edozein erabiltzaile motarentzat tranbian sartzea eta handik ateratzea, baita tranbian bertan batetik bestera mugitzea ere. Gainera, desgaitasunen bat duten pertsonak sartzeko kondizio onenak ditu tranbiak eta aulki gurpildunak eramateko bi eremu ditu.

Unitatearen bi bertsioak eraginkortasun energetikoren adibide garbiak dira; frenu birziklakorra eta LED argiztapena erabiltzeaz gain, Greentech Freedrive sistema ezartzeko prestatuta daude; honek energía berreskuratzeaz gain, katenariarik gabe ibiltzea ahalbideratzen du.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-S-R-S-Mc / Mc-S-R-S-R-S-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 32,966 /41,190 mm
  • Gehienezko bidaiari edukiera 306 /350
  • Gehienezko abiadura (km/h) 70
  • Ekipamendua
    • Aire girotua kabinan eta aretoan
    • Bidaiarientzako informazio akustikoa eta ikusizkoa
    • Bideozaintza-sistema (CCTV)
    • Gorabeheren erregistratzailea eta gizaki hila sistema
    • Kanpo argiztapena Xenon faroekin eta seinaleztapena LED argiekin
    • Aurre harrapatze aurkako sistema
    • Txoke-arintzailea
    • Tren-lur komunikazio jarrai sistema integratua
    • Kontrol eta ikuskatze-sistema
Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.