MADRILGO METROA, S/3000 (TENTSIO BAKARREKO ETA BI TENTSIOKO UNITATEAK)

2004an, Madrilgo metroak 90 unitateren hornikuntza egiteko kontratua esleitu zion CAFi. Guztira, tentsio bakarreko 36 tren eta bi tentsioko 54 tren egin zituen. Tentsio bakarreko unitateek 6 bagoi dituzte, eta bi tentsiokoek 4. Bi tren motak 3000 sailekoak dira, eta tren guztian barrena ibiltzeko aukera ematen dute. Gainera, mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako ateak dituzte.

Entregak 2006 eta 2008 artean egin ziren. Ondoren, 2008an, galibo estuko beste 15 tren esleitu ziren (68 bagoi).

Unitate berri guztiek segurtasun eta erosotasun sistema aurreratuenak izango dituzte, eta suaren eta kearen aurkako material iraunkor berriarekin eginak egongo dira. Horrez gain, teknologia informatiko aurreratuena aplikatuko da kontrol sistemen, bideo bidezko informazioaren, entretenimenduaren eta komunikazioaren arloetan.

Beste proiektu batzuk

Fitxa teknikoa

  • KonposizioaMc-T-M-M-T-Mc / Mc-T-M-Mc
  • Trenaren luzera (mm) 89,380 / 59,940
  • Gehienezko bidaiari edukiera M- 736 // B- 480 (6p/m2)
  • Gehienezko abiadura (km/h) 80
  • Ekipamendua
    • Aire girotua bidaiarien gunean eta kabinan
    • Norakoa adierazten duten aurreko sistemak
    • Bidaiarien eta gidariaren arteko komunikazioa
    • Megafonia
    • Bagoiak elkarren artean komunikatzeko pasabide irekia
    • Treneko erregistratzailea
    • Trenaren eta lurraren arteko komunikazio sistema
    • Trenaren eta lurraren artean datuak trukatzeko W-LAN banda zabaleko sistema
    • Ibilgailua monitorizatzeko sistema
    • Automatikoki babesteko eta gidatzeko ATP/ATO sistema
    • Sua itzaltzeko sistema
    • Bideo bidezko adierazleak
    • Bideozaintza

     

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.