Kontrol integratuko zentroak

Kontrol integratuko zentroak

NAOS: kontrol integratuko zentroak

Geldialdietako energia-kontsumoa gutxitzea da CAFen beste helburu nagusietako bat, eta, horretarako, ekipamendu osagarrien baldintzak zehazten dira aurretiaz. Bagoi bakoitzeko (eta ez tren bakoitzeko) kontrolari esker, aukera dago soilik unitate jakin batzuetako ekipamenduak aktibatzeko, kasu bakoitzean dauden beharren arabera. Neurri horrekin, energia ugari aurrezten da.

CAF Signalling-ek garatutako PCCI integrazio-plataforman oinarrituta dago NAOS, eta haren bereizgarria da erraz integratu eta koordinatzen direla trenbidea maneiatzeko eta kontrolatzeko sistemak, eta, hala, operazioa eta azpiegituraren mantentze-lanak hobeto kudeatzen dira.

NAOS kontrol integratuko zentroak, integrazio-plataforma ez ezik, beste hauek ere baditu: zirkulazioaren kontrol zentralizatua, energia kontrolatzeko sistema, laguntza-sistemak kudeatzeko SCADA sistemak, detektagailuak kontrolatzeko zentroak eta mantentze-lanetan laguntzeko sistemak.

NAOS kontrol integratuko zentroak atseginagoa egiten du trenbide-operazioa, gai baita operazio-postu bakar batean zenbait operazio-erantzukizun txertatzeko segurtasun-, fidagarritasun-, kalitate- eta erabilgarritasun-premisei jarraikiz.

Ezagutu itzazu CAF Signalling-en kontrol integratuko zentroen erreferentziak