ERTMS sistemak

ERTMS sistemak

AURIGA: 1. MAILAKO ETA 2. MAILAKO ERTMS

Logotipo ERTMS

CAF Signalling-ek AURIGA izeneko soluzio integrala du Trenbideko Zirkulazioa Kudeatzeko Europako Sistemarako (ERTMS).

AURIGAk prestazio handiko ERTMS soluzioak bermatzen ditu bai 1. mailarako (AURIGA L1), bai 2. mailarako (AURIGA L2), eta bi mailak aldi berean elkarrekin dauden sistema mistoak ere eskaintzen ditu. Hala, elkarreragingarritasun teknikoa zein funtzionala ziurtatzen du, eta onura handiak ekartzen ditu operazio- eta mantentze-esparruan.

AURIGA sistemak Egiaztapen Organismoek homologatu eta egiaztatu dituzte. Eremuan probatu dira, eta baldintza hauek betetzen dituzte: ERTMS/ETCS (FRS) sistemaren baldintza funtzionalak, elkarreragingarritasunaren zehaztapen teknikoak (TSI), ERTMS/ETCS (SRS) sistemaren baldintzen zehaztapenak eta UNISIGen estandarrak definitutako zehaztapenak.

Halaber, CAF Signalling-ek AURIGA OBS (on-board system) sistema ontziratuaren plataforma eskaintzen du, zeina soluzio trinko eta modularra baita ETCSren (European Train Control System) 1. eta 2. mailetarako. Soluzio optimizatu horrek mugez haragoko elkarreragingarritasuna ahalbidetzen du, eta guztiz bateragarria da beste fabrikatzaile batzuen bideko ETCS sistemekin. AURIGA OBSek trenaren mugimendua ikuskatzen du erabilgarritasun eta segurtasun handiarekin.

Ezagutu itzazu CAF Signalling-en ERTMS sistemen erreferentziak