Zerbitzuak

TREN-ZERBITZUAK

Tren-zerbitzuen sorta zabala, trenen bizi-zikloaren kostua optimizatzeko.

Bizi-zikloaren kostua

CAFek, bezeroei askotariko material gurpilduna hornitzeaz gain, ustiapeneko beharrak asetzeko behar diren tren-zerbitzu guztiak jartzen dizkizu eskura; hala, murriztu egiten da tren-flota guztien bizi-zikloaren kostua.

MANTENTZE-LANAK ETA SALDU OSTEKO ARRETA

CAFek esperientzia handia du hainbat tren-motaren mantentze-lanetan eta saldu osteko zerbitzuan; hala, balio optimoak lortzen ditu ustiapeneko fidagarritasun, erabilgarritasun, mantengarritasun eta segurtasunean. Esperientzia hori, CAFek fabrikatutako trenetan ez ezik, beste fabrikatzaile batzuen askotariko material gurpildunetan ere erabiltzen da.

BIRGAITZEA ETA ORDEZKO PIEZEN KUDEAKETA

Zenbait jarduerak, hala nola trenak birgaitzeak, lantegiak hornitzeak eta ordezko piezak kudeatzeak, osatu egiten dute CAFek eskaintzen duen zerbitzu-katalogo zabala.

Zerbitzu horiek bezeroaren behar osagarri guztiak estaltzen dituzte; adibidez, mantentzaile edo gidariak trebatzea, mantentze-lanen ingeniaritzan laguntzea eta azken aurrerapen teknologikoak txertatzea.