Trenak, aparkatuta

Kontzesioak eta "giltza eskura"

MUNDU OSOAN EZARTZEN DITUGU GARRAIO-SISTEMAK

CAFek harreman estua du eta lankidetzan aritu da urte askoan tren-industriako eta antzeko sektoreetako erreferentziako enpresekin, obra zibilak egiten dituzten eta sektore elektrikoan aritzen diren konpainiekin eta finantza-instituzio eta erakunde publikoekin. Horri guztiari esker, izen handiko proiektuen buru izan da, mundu guztian, lehiaketa bidez irabazitako lanetan eta "giltza eskura" gisakoetan.

Lehiaketa bidez irabazitako lanak

Lehiaketa bidezko tren-proiektuak gero eta gehiago eskatzen dituzte mundu guztiko bezeroek. Ekimen pribatuak gero eta gehiago parte hartzen du azpiegitura berriak sustatzen eta finantzatzen, eta, horren ondorioz, ezinbestekoa da arlo honetan eragile berriak azaltzea.

CAFek lehiaketa bidezko tren-proiektuen soluzioak garatu ditu, eta bezeroen beharretara egokitu da, gero eta konplexuagoa den merkatu horretan.

Eragiketa horiek BOT-sistema klasikoari jarraitzen diote (Build–Operate–Transfer): eraiki, jardun, transferitu. Alegia, CAFek bere gain hartzen du proiektu guztiaren ardura, zuzendaritza eta kudeaketa, obra eraikitzen hasten denetik lehiaketa bukatu arte.

"Giltza eskura" proiektuak

CAFek proiektu osoak "giltza eskura" gauzatzeko esperientzia, ezagutza eta gaitasuna ditu.

CAFek azpiegitura, elektrifikazio-lan eta seinaleztapen guztia integratua duela entregatzen dio sistema bezeroari, hark bere beharren arabera erabil dezan. CAFek, halaber, laguntza ematen du jardueran, baina, kasu horretan, lehiaketetan baino arrisku txikiagoa hartzen du.

Mundu guztian ezartzen ditugu garraio-sistemak

CAFek eskarmentu handia du hainbat herrialdetan tren-proiektu konplexuak garatzen:

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.