GARRAIO-SISTEMAK

CAFek proiektuaren kudeaketa integrala eskaintzen du proiektuaren fase guztietan Abiadura handiko trena

1. fasea

BIDERAGARRITASUN-AZTERKETAK

Hainbat arlotako profesionalez osatutako aditu-talde batek mugikortasun-azterketak eta finantza- eta lege-egituren bilaketak egiten ditu, proiektuaren ezaugarriak, zailtasunak, kondizioak eta bideragarritasuna zehazteko.

SISTEMAREN DISEINUA ETA INGENIARITZA

Bideragarritasun-azterketa bukatutakoan, CAF gai izaten da bezero eta azpiegitura bakoitzaren beharrei ongien erantzuten dien tren-soluzioa diseinatzeko.

2. fasea

SISTEMAREN ERAIKUNTZA

Eraikuntza-fasearen barruan, CAFek hainbat gaitasun ditu: trenbide-sistema eraikitzetik hasi (trenbideak, geltokiak, seinaleak, etab.), eta azpiegitura horretan ibiliko diren trenen fabrikazioraino.

Abiadura handiko tren baten obrak

OBRA ZIBILA

Trenbide-azpiegitura osatzen duten elementuen eraikuntza sartzen da: geltokiak eta tren-terminalak, zubiak, trakzio-azpiestazioak, etab.

SEINALEAK

CAFek linean eta zirkulazio-zentro eta eragiketa-kontroletan seinaleztapen-sistema osorik instalatzeko gaitasuna eta ingeniaritza propioa ditu, azpiegiturako eta ibilgailuetako seinaleztapena barnean direla.

ELEKTRIFIKAZIOA

CAFek lineetako elektrifikazio-lanak egiten ditu; besteak beste, tren-azpiegitura eta -gainegituren proiektuetarako instalazio eta martxan jartzeko faseetako ingeniaritza, diseinua, laguntza teknikoa eta obra-zuzendaritza.

Horrez gain, tren-elektrifikazioko sistemetan energia-eraginkortasun handiz funtzionatzeko gai diren produktuen diseinua eta ingeniaritza egiten du.

BESTE SISTEMA ELEKTROMEKANIKOAK

CAFek geltoki eta tuneletarako behar diren sistema guztiak diseinatzen eta fabrikatzen ditu; esaterako, txartel, bideozaintza, kontrol, teleagindu eta barne-komunikazioko sistemak.

MATERIAL GURPILDUNA

CAFek esperientzia handia du askotariko material gurpildunak fabrikatzen: abiadura handiko, eskualdeko eta aldiriko trenetatik hasi, eta metro, tranbia, tren-makina eta ibilgailu osagarrietaraino.

CAF arduratzen da material gurpilduna funtzionatzen jarri aurretik lantegian eta trenbidean egin beharreko proba guztiez.

3. fasea

INSTALAZIOA ETA MARTXAN JARTZEA

CAF taldeak konpromisoa hartzen du berehala martxan jartzeko prest dauden sistemak entregatzean bezeroak eskatutako kalitate-estandarrak eta kasu bakoitzean adostutako aurrekontua betetzeko.

Abiadura handiko tren bat garraiatzea

4. fasea

FUNTZIONAMENDUA ETA MANTENTZE-LANAK

CAFek tren-sistema bat funtzionatzen jartzeko gaitasuna du, eta bera da sistemaren administrazio orokorraren eta lortutako diru-sarrera guztien azken erantzulea, bai eta proiektuaren errentagarritasun ekonomiko maximoa lortzeko behar diren baliabideena ere.

CAFek eskaintzen dituen mantentze-zerbitzuen barruan, nabarmentzekoak dira proiektua bukatu arte material gurpildunen eta azpiegituren mantentze-lanak egiten dituela eta mantentze-lanak egiteko lantegietarako makinak eta ekipoak ematen dituela.

Geltoki baten airetiko ikuspegia