• Hasiera
  • Prentsa-aretoa
  • Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

2021/07/07

CAF-EK ZERBITZUETARAKO BI KONTRATU ESKURATU DITU SUEDIAN

SJ AB tren arloko garraioetako operadore nazionalak EuroMaint Rail ABri, CAF Taldeko Suediako filialari, 100 milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa duten zerbitzuetarako bi kontratu esleitu dizkio.

irakurri oharra

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

2021/07/02

CAFek CAF Startup Station unitate berria habiarazi du

CAF taldeak CAF Startup Station martxan jarri du. Unitatea Venture Client motakoa da, lehen mailakoak eta trenbideen eta autobusen industriaren esparruan irtenbide garrantzitsuak eta berritzaileak dauzkaten startupekin lankidetzan aritzeko sortu dena. Unitatearen helburu nagusia startup eta CAF Taldearen arteko bezero-hornitzaile harremanak eraikitzea eta bultzatzea izango da.

irakurri oharra

2021/06/24

CAF PREFERRED BIDDER AUKERATU DUTE ALEMANIAKO IPAR RENANIA-WESTFALIA ESKUALDEAN VRR NIEDERRHEIN-MÜNSTERLAND PROIEKTURAK

Honi atxikita, Alemaniako garraio arloko agintariek, ZV VRR (Zweckverband Verkehrsverbund Rhein-Ruhr) eta NWL (Zweckverband Nahverkehr Westfalen-Lippe) izenekoek, Ipar Renania Westfalia eskualdeko garraio-operadoreek, igorritako komunikazioa azaltzen da. Idatzia bateria bidez propultsatutako 60 tren baina gehiago hornitzeko eta flota mantentzeko zerbitzuak 30 urtez eskaintzeko CAF aukeratu izanari buruzkoa da.

irakurri oharra

2021/05/10

SOLARISEK, CAF TALDEKO FILIALAK, BARTZELONARAKO AUTOBUS HIBRIDOAK HORNITZEKO BESTE KONTRATU HANDI BAT ESKURATU DU

Transports Metropolitans de Barcelona (TMB) hiriko operadoreak CAF Taldeko filialari esleitu dio Urbino 12 motako 30 autobus hibrido hornitzeko kontratua. Autobusek Bartzelonako Metropoli Eremuan (AMB) operatzen duten ibilgailuen flota indartuko dute eta gaur egun Bartzelonan eta inguruan hedatuta dauden ehun Solaris autobus inguruei elkartuko zaizkie.

irakurri oharra

2021/04/30

2021eko lehen hiruhilekoko emaitzak

irakurri oharra

2021/06/29

DE LIJN-EK (BELGIKA) ETA TRANSPORT FOR NEW SOUTH WALES-EK (AUSTRALIA) BERRIRO ERE CAF-ENGAN JARRI DUTE KONFIANTZA TRANBIAK HORNITZEKO KONTRATUAK HANDITUTA

Beste behin, CAF Taldeak beren herrialdeetan erreferentzia diren bi bezeroren konfiantza jaso du geografikoki elkarrengandik urrun dauden, baina garraio-zerbitzuetako inbertsio-politikari dagokionez eskakizun maila altuak dituzten bi herrialdetan, Belgikan eta Australian, tranbiak hornitzeko kontratuak handitzeko hitzarmenak adostu baititu.

irakurri oharra

2021/06/18

CAF-EK BESTE BI KONTRATU SINATU DITU ALEMANIAN

CAF Taldeak bi akordio hitzartu ditu Alemaniako merkatuan Alde batetik, Ruhrbahn GmbH operadorearekin kontratua sinatu du Essen eta Mülheim an der Ruhr hirietan zerbitzua eskainiko duten 51 LRV hornitzeko eta, bestetik, Friburgo hirirako beste zortzi tranbia gehitzeko akordioa itxi dute. Bi kontratuen zenbatekoa 200 milioi euro ingurukoa da.

irakurri oharra

2021/05/05

SOLARIS-EK, CAF TALDEKO FILIALAK, HIDROGENO BIDEZKO AUTOBUSAK HORNITUKO DITU ALEMANIAKO FRANKFURT HIRIRAKO

Zero isurpeneko garraioa ahalbidetzen duen abangoardiako teknologiari esker, Solarisen hidrogeno bidezko autobusak Europako merkatua konkistatzen ari dira. Kasu honetan, Alemaniako In-der-City-Bus operadorea, Frankfurteko garraio publikoa kudeatzeaz arduratzen dena, izan da Urbino 12 hidrogeno bidezko autobusak aukeratu dituena. Zehatzago esanda, 13 unitate izango dira eta 2022. urtean entregatzea aurrez ikusi dute.

irakurri oharra

2021/04/29

Javier Martínez Ojinagaren (jaunaren) izendapena Sozietateko Kontseilari Delegatu gisa

CAF Taldeko Administrazio Kontseiluak, aho batez erabaki du Javier Martínez Ojinaga kontseilari delegatu izendatzea. 2021eko irailaren 1ean hartuko du kargua.

irakurri oharra
    Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.