Prentsa-oharrak

2016/12/21

ZWECKVERBAND SCHÖNBUCHBAHN (ALEMANIA) ENPRESARAKO UNITATEAK HORNITZEKO ETA MANTENTZEKO KONTRATUA ESLEITU DIOTE CAF-I

Alemaniako Zweckverband Schönbuchbahn (ZVS) garraio publikoaren agintaritzak Schönbuchbahn-erako hiru kotxeko ibilgailu arinen 9 unitateren hornikuntza eta 19 urtez haien mantentze integrala biltzen duen kontratua esleitu diola jakinarazi dio CAFi. Kontratuak, gainera, beste 19 tren osagarriren aukera jasotzen du.

 

Azken belaunaldiko trenak dira, ibilgailu mota horietarako abangoardiako teknologiarekin ekipatuta daude, eta material mugigarriko hornikuntzarako oinarri-kontratuaren zenbatekoa 51,3 milioi eurokoa izango da. Unitate elektriko berriek Böblingen - Holzgerlingen - Dettenhausen hirien arteko ZVSren sarean funtzionatuko dute. 2020. urtean entregatzea eta zerbitzuan ere urte horren bukaeran hastea aurrez ikusi dute. 


Gaur egun, Schönbuchbahnek diesel-unitateak ditu linea guztietan, baina Schönbuchbahn eta Dettenhausen arteko linea hedatzeko eta elektrifikatzeko lanak hasi ditu. Lan horiek 2020. urterako amaitzea aurrez ikusi dute. Horrez gain, ZVSek tailer berria eraikiko du Böblingenen. Erabat ekipatuta egongo da eta hiru bide izango ditu. Bertan egingo ditu CAFek ibilgailu berrien mantentze-lanak eta, etorkizunean, gainera, trenen operatzaileak erabiliko du (lizitazioa egitea falta da oraindik).


Unitate bakoitza hiru kotxek osatuko dute eta bidaiarien kopuru handia garraiatzeko edukiera izango dute. Korridore zabalak eta mugigarritasun mugatua duten pertsonentzat espezifikoki erreserbatutako eremuak izango ditu. Ibilgailu guztiek irisgarritasun erraza izango dute, bidaiatzeko garaian kotxeen arteko mugigarritasuna ahalbidetzeko. Unitate mota horietako azken berrikuntzak jasoko dituzte ibilgailuek, aire girotuaren sistema barne. Kanpoko itxura bisualari dagokionez, ibilgailuak egungo diseinu korporatiboa, dinamikoa eta linea leunekoa mantenduko du.


Alemanian CAFek abian jarriko duen bigarren proiektu horrek agerian utzi du CAFek Alemaniako merkatuaren alde egin duen apustua. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da duela gutxi tranbiak hornitu dituela Friburgo hirirako.

 

Txileko Santiagoko eta Medellin metroetako kontratuak handitzea 

 

Txileko Santiagoko metroak duela gutxi jakinarazi du beste 4 unitateren fabrikazioa CAFi esleitzeko asmoa duela. Gaur egun enpresa bezero horrentzat garatzen ari den kontratuaren baitan sartu behar da lan berria. Proiektu horren zenbatekoa 160 milioi euro baino gehiagokoa da eta 2013. urtearen amaieran sinatu zuten. Txileko hiriburuko 3 eta 6 lineetarako unitateen hornikuntza eta 20 urterako mantentze-lana jasotzen zituen. Gaur arte, CAFek proiektua osatzen zuten 37 unitateetatik dagoeneko 20 entregatu ditu.

 

Era berean, CAFek Medellineko metroarekin beste bi unitate hornitzeko kontratua itxi du. Gaur egun CAF Kolonbiako hirirako fabrikatzen ari den 20 unitateei gehitu behar zaie handitzeko proiektu hori.

 

Eragiketa horien zenbateko osoa, Alemanian esleitutako kontratua zein Txileko eta Kolonbiako proiektuak handitzekoak barne, 110 milioi euro baino gehiagokoa da.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.