Prentsa-oharrak

2017/01/18

UTRETCHT PROBINTZIARAKO CAF-EKO TRANBIEN KONTRATUA HANDITZEA

Gaurko egunez, Utretcht probintziak (Herbehereak) eta CAFek Urbos 100 motako 22 tranbiaren fabrikaziorako eta hornikuntzarako akordioa itxi dute. Horren bidez, gaur egun abian dagoen proiektua, 2015eko hasieran CAFi esleitutakoa, handituko dute. Hasierako proiektuak 27 tranbiaren hornikuntza jasotzen zuen. Kontratua probintziako Gobernua ordezkatu duen Jacqueline Verbeek-Nijhof-ek eta CAFeko zuzendari komertzial nagusiak, Josu Esnaolak, sinatu dute.

 

Tranbia berriek gaur egun Utrechteko Nieuwegein eta IJsselstein hirien arteko linean gaur egun funtzionatzen duten eta 30 urte baino gehiago dituzten ibilgailuak ordezkatuko dituzte. Zerbitzu hori hobetuta, linea horretako bidaiari kopurua handituko dela espero dute. Tranbia berri horiek CAFek eta Utretche probintziak Uithofline linearako aurretik sinatutako kontratuko Urbos 100 tranbiarena baino bertsio luzeagokoak dira.

 

Unitateen serie berri horri esker, tren arineko bidaiari kopurua Uithoflinen 2018an 35.000 bidaiaritan handituko dela eta 2020an, eguneko bidaiari kopurua 45.000 lagunera iritsiko dela espero dute. Horrez gain, ibilbide osoan bidaiari kopurua Nieuwegein eta IJsselstein hirietaraino ugarituko dela aurrez ikusi dute.

 

Tranbia berriek 7 modulu izango dituzte aurrekoek zituzten 5 moduluen ordez. Hala, 41 metro baino gehiagoko luzera lortuko dute. Luzeran dagoen aldeari dagokionez izan ezik, Urbos 100 tranbia horien bi bertsioak berdin-berdinak dira. Bi tranbia motak akoplatzeko aukera dago 75 metro arteko guztizko luzerara iritsi arte eta ia 500 bidaiari arteko edukiera izango lukete. Horri esker, Europako hiri-tranbia luzeena izango da.

 

Energia-eragingarritasuna

 

Tranbien bi bertsio horiek energetikoki eragingarriak dira. Balazta birsortzailea eta LED argiztapena erabiltzen dituzte, eta energia-kontsumoa are gehiago murrizten duen energia berreskuratzeko sistema instalatzeko prestatuta daude. Gainera, sistema berri horrekin, tranbiak aireko katenaria tradizionalik gabe funtziona dezake. Itxura erakargarriaz eta erosotasun maila handiaz gain, bidaiariek barnealde gardenaz, sartzeko erraztasunaz, tenperatura-kontrolaren erosotasunaz eta bidaiariei informazioa emateko sistema modernoez gozatuko dute.

 

Duela gutxi iritsi da Utretchtera CAFek fabrikatutako lehen Urbos 100 tranbia. Dagoeneko prestatuta dago probetan hasteko eta tranbien lehen serie hori Uithofline linean 2018an funtzionamenduan jarriko dela aurrez ikusi dute. Bestalde, 22 tranbiako handitzeko bigarren lote hori Utretchten, Nieuwegeinen eta IJsselsteinen funtzionamenduan 2020an hasiko dela aurrez ikusi dute.

 

Beste behin, horrek guztiak agerian utzi du Europako merkatuak enpresarako duen garrantzia. Gaur egun kontinentean lantzen ari diren proiektuen artean, honako hauen hornikuntza nabarmen dezakegu: tranbiak Friburgo, Cagliari, St. Etienne, Luxenburgo eta Amsterdam hirietarako; metro-unitateak Bruselarako, Istanbulerako eta Helsinkirako; aldirietako eta eskualdeko unitateak Erresuma Baturako eta Holandarako; eta abiadura handiko trenak Norvegiarako.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.