Prentsa-oharrak

2017/07/19

CAF MiiRAK EROSI DU RIFER SRL, MUNTATUTAKO ARDATZEN ETA BAGOIEN MANTENTZE-LANAK EGITEN DITUEN ITALIAKO ENPRESA

CAF Miira da tren-ibilgailu ororentzako gurpilen, ardatzen, erreduzitzaileen, muntatutako ardatz osoen eta loturen diseinua eta fabrikazioa egiten duen CAFeko Negozio Unitatea. 80 urte baino gehiagoko esperientziarekin, munduko operadore eta fabrikatzaile handi guztientzako produktu horien hornitzaile erreferente bihurtu da, azken urteetan 120 M€-ko urteko fakturazio maila lortuta.

 

CAF MiiRAk datozen urteetarako definitutako plan estrategikoaren oinarriak, CAF Taldeak markatutakoaren ildotik, hazkundea eta dibertsifikazioa dira. Erosketa hori, beraz, aurrerapausoa da bi helburuak lortzeko, muntatutako ardatzen mantentze-lanetako zerbitzuen negozioan MiiRAk duen kokapena indartzen baitu, eta gainera, lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzeko nahiz ordezkoen salmenta-bolumena handitzeko (batez ere gurpilak) aukera eskaintzen baitu.

 

RIFER enpresa, Italian bagoiaren muntatutako ardatzen mantentze-lan zerbitzuak eskaintzen erreferentzia nagusia dena, Milanen dago, Suitzako mugatik oso gertu, garraio intermodaleko eta trenbideen nodo handi batean. Kokapen hori estrategikoa da, CAF MiiRAri Erdialdeko Europako herrialde ugaritara zerbitzuak eta produktuak eskaintzea ahalbidetuko dio. 60 pertsona baino gehiagoko plantillarekin, eta urtean 10 milioi euro inguruko fakturazioarekin, azken urteetan hazkunde handia izan du instalazioak, metodoak eta ekoizpen-prozesuak berritzeko egindako apustuari esker.

 

Eragiketa horri esker, CAF MiiRAk zerbitzuen portfolioa zabaldu eta indartu ahal izango du; izan ere, Italiako eta Erdialdeko Europako merkatuan duen kokapenaz gain eta produktuaren horniketaz harago zerbitzu integralak eskaintzeko aukeraz gain, eragiketa honekin CAF Taldea nazioarte mailan muntatutako ardatzen mantentze-lan zerbitzu integralak eskaintzeko negozioan nabarmen sartuko da.

 

Aipatu behar da, gainera, CAF MiiRAk Cosmef WM-en gutxieneko partaidetza eskuratu duela. RIFERen talde bereko enpresa da, antzeko neurria duena eta bagoiaren mantentze-lan astuna egiten duena. Hala, bi enpresen arteko sinergiak ustiatzea eta bagoien mantentze-lanen negozioa CAF Taldearen inguruan mantentzea bermatuko da.

 

Era berean, nabarmendu beharrekoa da Taldearen kokapena indartzen duela salgaiak tren bidez garraiatzeko bagoien mantentze-lanen zerbitzuen negozioan. Gogoratu behar da CAFek duela Espainian bai bidaiarien, bai salgaien tren bidezko garraio-sistemak eragiteko baimena. Horrez gain, orain gutxi, Sustapen Ministerioaren aurrean penintsulako trenbide-autopisten proiektuari lotutako eskaeraren aurrean interesa agertu du.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.