Prentsa-oharrak

2017/07/27

ALJERREKO METRORAKO KONTRATUA ETA STOCKHOLM HIRIRAKO KONTRATUA ZABALTZEA

CAF-EK ALJERREKO METRORAKO 12 UNITATE HORNITUKO DITU 

 

CAFek 6 kotxeko 12 unitate hornituko ditu Aljeriako hiriko metrorako. Punta-puntako trenak dira, INNEO metroen plataformari dagozkionak, CAFek diseinatuak eta fabrikatuak. Duela gutxi Erromako eta Bukaresteko metroei hornitu dizkien trenak hartu ditu CAFek oinarri. Trenen fabrikazioa martxan jarri berri da; hain zuzen ere, joan den urtean, Aljeriako Metroak CAF aukeratu ostean ibilgailu berrien hornitzaile gisa.

 

Aljerrek metro-linea bat du, 2011. urtean inauguratu zutena.  Joan den urtean Haï El Badr-etik El Harrach-eko erdiguneraino doan 4 km-ko luzapena inauguratu zutenetik, 13,5eko luzera eta 13 geltoki ditu.

 

Gaur egun, sarea zabaltzeko lanak egiten ari dira. Horretarako, 1. lineako luzapen berriak eraiki dituzte eta gaur egun 14 unitatek eskaintzen dute zerbitzua. Haiek ere CAFek aurreko kontratu baten bidez hornitutakoak dira eta, urtero, 16 milioi bidaiari inguru garraiatzen dute.

 

Horixe izango da CAFentzat Aljerian material mugigarria hornitzeko hirugarren proiektua Aljerreko metrorako sinatutako eta lehen aipatu dugun kontratuaren eta 2005. urtean SNTF izeneko Aljeriako trenen sozietatearekin izenpetutakoaren ondoren (bidaiarien eskualdeko garraiora bideratutako 17 diesel-unitate autopropultsatu hornitzeko izan zen).

 

 

STOCKHOLM HIRIRAKO KONTRATUA ZABALTZEA  

 

Era berean, CAFek SL ABekin (Storstockholms Lokaltrafik), Stokcholm hiriko garraio-sarearen enpresa arduradunarekin, sinatu du hiri horretarako tranbien horniketa-proiektua zabaltzea. Kontratuak zortzi unitate berri hornitzea biltzen du. Horiek Eskandinaviako hiriburuan dagoeneko martxan dabiltzan CAFek fabrikatutako 22 unitaterekin egingo dute bat.

 

Stockholm hiriak, garraio-eredu iraunkorra eta eskaerara egokitua garatzeko programaren baitan, 2010. urtearen amaieran, CAFi 15 tranbia hornitzeko kontratua esleitu zion, eta ondoren, beste 7 unitatera zabaldu zuen eskaria.

 

Solairu baxuko bi norabidetako unitateak dira, irisgarritasuna optimizatze aldera. URBOS plataformakoak dira eta 3 kotxez daude osatuta. Gutxi gorabehera, 221 bidaiariko edukiera eskaintzen dute (70 eserita eta 2 PMR leku). Era berean, dagoeneko hornitutako ibilgailuen antzera, Eskandinaviako muturreko klimatologia-baldintzetara bereziki egokituta daude; hain zuzen ere, tranbiak oso ekipamendu aurreratua du erosotasun- eta segurtasun-gaietan.

 

Kontratu hau oso garrantzitsua da CAFentzat; izan ere, Suediako operadoreak CAFengan duen konfiantza erakusten du, zehazki, eskakizun handiak dituen merkatuan, garraio kolektiboa eta ingurumena oso faktore garrantzitsuak diren lekuan. Gainera, ez da ahaztu behar CAFeko tranbiak erreferentzia direla nazioarteko merkatuan; hain zuzen ere, mundu osoan hainbat hiritan daude martxan; beste batzuen artean, hauek nabarmen ditzakegu: Budapest, Edinburgo, Belgrado, Kaohsiung, Friburgo, Besançon, Nantes, Houston, Cincinnati, Birmingham edo Sidney.

 

CAFek egingo dituen aipatutako bi proiektu berri horien zenbatekoak, orotara, 120 milioi euro gaindituko ditu.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.