Prentsa-oharrak

2017/09/08

CAF-EK AZOKA HAUETAN PARTE HARTUKO DU: APTA EXPO, ELMIA NORDIC RAIL ETA RNTP

 

Trengintzari buruzko zenbait azokatan parte hartuko du CAFek urrian. Batetik, APTA azokan parte hartuko du; azoka horretan, AEBetako hiri-garraio publikoaren fabrikatzaile eta operadoreak elkartzen dira. Tranbia-ibilgailuen zenbait proiektu ditu CAFek herrialde horretan, eta gaur egun ibilgailu berriak egiten ari da Marylandeko MTArentzat eta Bostongo MBTArentzat, New York estatuko Elmira lantegian.

 

Bestetik, garatu dituen azken produktuak erakutsiko ditu Nordic Rail eta Rencontres Nationales du Transport Public biltzarretan, hurrenez hurren, Suedian eta Frantzian. Merkatu horien alde egin du CAFek, eta dagoeneko baditu han tranbia batzuk.

 

APTA Expo 

Datak: Urriak 9-11

Lekua: Georgia World Congress Center, Atlanta (AEB)

C2 aretoa, 8165 standa

 

Elmia Nordic Rail 

Datak: Urriak 10-12

Lekua: Elmia, Jönköping (Suedia)

B04:54 standa

 

Rencontres Nationales du Transport Public 

Datak: Urriak 10-12

Lekua: Marseille Chanot - Palais des congrès & des expositions, Marseilla (Frantzia)

28 standa

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.