Prentsa-oharrak

2017/10/17

WEST MIDLANDS TRAINS LTD-K CAF AUKERATU DU WEST MIDLANDS (ERRESUMA BATUA) FRANKIZIAN ZERBITZUA ESKAINIKO DUTEN TRENAK HORNITZEKO

Abellio, Japan East Railway Company, eta Mitsui & Co Ltd-k osatzen duten West Midlands Trains Ltd enpresak CAF aukeratu du duela gutxi esleitutako West Midlands frankiziarako tren berriak fabrikatzeko, hornitzeko eta mantentzeko. Kontratu hori frankizia horrek hurrengo urteotan egingo duen 1.000 milioi libera inguruko inbertsioaren baitan sartu behar da.

 

Kontratuaren gutxi gorabeherako zenbatekoa 200 milioi eurokoa da eta 26 diesel-unitateren (DMU) hornikuntza biltzen du (2 kotxeko 12 tren eta 4 kotxeko beste 14 tren izango dira). Horren helburua egungo ibilgailuen flota ordezkatzea eta Birmingham eskualdeko hiri eta udalerriak lotzen dituzten lineetan aurrez ikusi duten bidaiari kopuruaren igoerari aurre egitea da.

 

Tren berriek bidaiariei emandako zerbitzu-baldintzak hobetuko dituzte, eta aire girotua, doako Wi-Fia eta serieko korronte-harguneak izango dituzte ibilgailu guztietan.

 

Hitz hauek eskaini ditu Richard Garner-ek, Erresuma Baturako eta Irlandarako CAFeko Negozioen Garapeneko zuzendariak:

 

“Albiste bikaina da eta orain arte lortutako arrakastei, Northern-en eta TransPennine-ren frankizietarako tren berriak hornitzeko kontratuei, esate baterako, jarraipena ematen die. Gainera, proiektuak sendotu egin du Erresuma Batuko merkatuan trenen fabrikatzaile nagusien artean CAFek betetzen duen tokia, eta lorpen bikaina da CAFen mendeurreneko urtean”.

 

Infracapital-ek eta Deutsche Asset Management-ek zuzenduko dute tren berrien finantzaketa-eragiketa. Trenak West Midlands trenen frankizia berriari errentan hartuko dizkiote, eragiketa mota horietan ohikoa izaten den moduan.

 

Chris Grayling-ek, Garraioen Estatuko idazkariak, honako hau esan du:

 

"Duela mende bat baino gehiagotik trenen modernizazioko programa handiena ari gara garatzen. West Midlands-eko bidaiariek edukiera handiagoko eta maiztasun gehiagoko trenez, bidaia bizkorragoez eta bidaiarientzat fidagarriagoa den zerbitzuaz gozatuko dute. Herrialde osoan egindako inbertsio handiaren zati bat da hori eta, horri guztiari esker, bidaiariek alde handiak sumatuko dituzte. Guretzat garrantzitsuena erabiltzaileak direla sentiarazteko gure eta trenen operadoreen konpromisoa agerian uzten du inbertsio horrek.

 

Eragiketaren inguruan, hitz hauek eskaini ditu Dominic Booth-ek, Abellio UK enpresako zuzendari kudeatzaileak:

 

“Pozik gaude lan hau CAFi emateaz eta gure frankizia guztietan 1.700 kotxe berritan 3 mila miloi liberako inbertsioa geratzen ari garela erakusten du horrek. Gainera, albiste bikaina da tren horietako asko Erresuma Batuan fabrikatzea. Enpresa gisa, Britainia Handiko ekonomia sendotzeko eta hurrengo urteotan kalitate handiko milaka enplegu eskaintzeko gobernuarekin batera lan egiteko konpromisoa hartu dugu gure gain".

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.