Prentsa-oharrak

2017/10/10

GARAIPEN GEHIAGO CAF-ENTZAT GLOBAL LIGHT RAIL AWARDS SARIKETAN

CAFek Global Light Rail Awards sariketan (Tren Arinaren Sariketa Globala) izan duen arrakastaren berri atsegin handiz ematen du. Sariketa urriaren 4an egin zen, Londresen. Han, CAFek “Urteko Fabrikatzailearen” sari ospetsua eta “50 milioi eurotik gorako Urteko Proiektuaren” saria irabazi zituen, eta Ohorezko Aipamena lortu zuen beste hiru kategoriatan.

 

Nazioarteko hazkundea eta proiektu berritzaileak sustatzen dituen sarrera batekin “Urteko Fabrikatzailearen” saria irabazi izanak indartu egin du CAFek industrian duen posizioa.

 

Arratseko bigarren garaipena “50 milioi eurotik gorako Urteko Proiektua” kategorian lortu zuen, Kansas City-ko tranbiagatik (KC Streetcar): Estatu Batuetan jarduten duen % 100eko zoru baxuko lehenengo tren automotor modernoa.

 

Plataformaren maila bereko sarbideak treneratze erraz eta azkarra ahalbidetzen du; hala, geltokietan geldialdi laburragoa egiten da, eta sistemaren jardute-efizientzia handitu.

 

Edinburgheko Tranbietako CAFen lantaldeak Ohorezko Aipamena lortu zuen “Urteko Lantaldea” kategorian, bezeroen asebetetzea, fidagarritasun bikaina, kalitate handiko ikuskapenak eta etengabeko hobekuntzak direla eta.

 

 Halaber, CAFek Ohorezko Aipamenak lortu zituen “Ingurumen eta Jasangarritasun Arloko Ekimena” eta “Urteko Berrikuntza Teknikoa” kategorietan, energia metatzeko “Greentech” bere sistema ontziratuagatik: horri esker, guztiz katenariarik gabeko sistema bat eskaini ahal izan da Kaohsiung-en, Taiwango bigarren hiri handienean.

 

Horrez gain, CAFen filiala den Lander Simulation & Training Solutions-ek, zeinak tranbia-kabinen simulagailuak fabrikatzen baititu, Ohorezko Aipamena lortu zuen “Urteko Hornitzaile” kategorian.

 

Arestian, CAFek arrakastaz entregatu du Kaohsiungeko katenariarik gabeko sistema, Taiwanen. CAFen Urbos tranbiek haren “Greentech” teknologia aurreratu eta abangoardista darabilte Kaohsiungen, eta, horri esker, ez dute katenariaren aireko kable zatarren beharrik funtzionatzeko. Material gurpildunak hornitzeaz gain, CAFek seinaleztapena, elektrifikazioa, txartelak saltzeko sistema eta azpisistema guztien integrazioa ere hornitu ditu, baita proiektuaren kudeaketa ere, CAF Taldeko bi konpainiaren bidez: CAF Signalling eta CAF Transport & Engineering.  Mantentze-tailerretarako ekipamendua ere hornitu zuen.

 

Horrez gain, CAFek tranbia berriak hornitu dizkie Granada (Espainia), Utrecht (Herbehereak), Saint-Etienne (Frantzia), Budapest (Hungaria) eta Cincinnati eta Kansas City-ri (Estatu Batuak).

 

CAFek Erresuma Batuan eta Irlandan duen Negozio Garapeneko zuzendari Richard Garner-ek jaso zituen sariak.

 

Lortutako arrakasta eskertzeko, Garnerrek adierazi zuen: “Albiste paregabea da CAFentzat; bikaina da CAFen mendeurrena ospatzea mundu mailako lorpen hau erdietsi izanaren aitortza jasoz. Poz-pozik gaude.

 

CAFen “katenariarik gabeko” teknologia frogatu eta abangoardistari esker, tranbia eta tren arineko askoz proiektu gehiago garatu ahal izango dira, aireko linea elektrikoko zati luzeak desagertuko baitira, eta, horrenbestez, haiei lotutako kostuak murriztu (kapitalekoak zein jarduerakoak) eta proiektu-sustatzaileen negozio-eredua hobetu”.

 

CAFen tranbiak ere nabarmendu ziren ekitaldian: Edinburgheko Tranbiek irabazi zuten “Urteko Operadorea” kategorian, eta Ohorezko Aipamena lortu zuten “Sistemarik Hobetuena” kategorian.

 

Mendebaldeko Midlands-eko Agintaritza Bateratuak (West Midlands Combined Authority, Ingalaterra) irabazi zuen “Urteko Lantaldea” kategorian; hark ere CAFen tranbiak erabiltzen ditu bere sarean. Eta Midland Metro Alliance-k lortu zuen Ohorezko Aipamena “Urteko Berrikuntza” kategorian, bere Interfaze Geografikoaren Sistemagatik.

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.