Prentsa-oharrak

2017/11/07

CAF-EK AUCKLANDERAKO 15 UNITATE ELEKTRIKO HORNITZEKO BESTE KONTRATU BAT SINATU DU

CAFek gaur sinatu du Zeelanda Berriko Auckland hirirako 15 unitate elektriko hornitzeko kontratua. Eragiketa horren gutxi gorabeherako zenbatekoa 100 milioi eurokoa da eta 8 urteko aldian unitateak mantentzea ere jasotzen du. Horrez gain, kontratua handitzeko aukera ere biltzen du. Horren arabera, unitate horiei bateriak gehituko lizkieke Papakura eta Pukekohe arteko lineako tartean, gaur egun elektrifikatuta ez dagoenean, zirkulatu ahal izateko gaitasuna ere izan dezaten. Gaur egun zerbitzua eskaintzen duten diesel-unitate zaharrenak ordezkatuko lituzkete.

 

2011n, Auckland hiriak 57 unitate elektriko hornitzeko eta 12 urtez haiek mantentzeko lanak esleitu zizkion CAFi. Unitate horiek 2014an jarri zituzten zirkulazioan eta ordutik 11 milioi kilometro baino gehiago pilatu dute.

 

Auckland Transportek bideratzen duen sarearen arrakasta agerian uzten du datu honek: urteko 20 milioi bidaiariren kopurura iritsi da aurten eta, ondorioz, urteko igoera % 20 ingurukoa izan da. Gainera, eguneroko errekor bihurtu den 113.000 bidaiari baino gehiagoko kopurura iritsi da. Ondorioz, unitate berri horiek, batez ere, Zeelanda Berriko hiriko trenbide-sarean eskaerak izan duen igoera handiari aurre egin ahal izatera bideratuko dituzte.

 

Unitateak bezero horri berari dagoeneko hornitu dizkiotenen antzekoak izango dira eta honako hau izango da haien osaera: hiru kotxe, kabina duten muturretako bi kotxe motor eta atoia duen tarteko kotxe bat. Guztira 380 bidaiarirentzako edukiera dute. Kotxeen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da eta kotxe bakoitzak albo bakoitzean bi ate izango ditu bidaiariak sartu ahal izateko. Gainera, tarteko kotxea zoru baxukoa da mugigarritasun mugatuko pertsonak eta gurpildun aulkiak erabiltzen dituztenak errazago sar daitezen.

 

Kontratu horren bidez, CAFek egindako nazioarteko apustua berretsi du eta gaur egun bost kontinenteetan ari da proiektuak garatzen. Bere trenak zirkulazioan dauden hirien zerrenda luzearen baitan, Aucklanden duen presentzia sendotu du enpresak. Hiri horien artean, honako hauek aipa ditzakegu besteak beste: Erroma, Brusela, Washington, Hong Kong, Sydney, Mexiko DF, Madril, Friburgo, Helsinki, Istanbul, Sao Paulo, Txileko Santiago edo Aljer.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.