Prentsa-oharrak

2017/12/26

CAF-EK LARSEN & TOUBRO ENPRESARI 18 URBOS TRANBIA HORNITUKO DIZKIO MAURIZIOKO METRO EXPRESS PROIEKTURAKO

CAFek 100 miloi euro baino gehiagoko zenbatekoa duen kontratua sinatu du Indiako Larsen & Toubro Limited enpresarentzat 18 Urbos tranbia hornitzeko. Enpresa hori ari da egiten Maurizioko Errepublikan garraio arloko sistema integratuaren garapena (proiektuaren gutxi gorabeherako balioa 450 milioi eurokoa da).

 

CAFen hornikuntzak % 100ean zoru baxuko bi noranzkotako 18 tranbia (bakoitza 7 modulukoa), seinaleztapen-sistema, ibilgailua modu automatikoan lokalizatzeko sistema (AVLS), iraganbideko seinalearen lehentasuneko sistema (TSPS), gordailurako ekipamendua eta gidatze-simulagailua biltzen ditu.

 

Giltza eskurako proiektu hori Maurizioko Errepublikan gauzatuko da. Maurizio Indiako Ozeanoko hego-mendebaldean, Madagaskarretik 900 kilometro ingurura, eta Indiako hegoaldeko muturretik 3.800 kilometro ingurura dagoen uhartea da. Inbertsio hori herrialde hura bideratzen ari den garapeneko politiken baitan kokatu behar da. Horren guztiaren helburua garraio-azpiegituren eta -zerbitzuen modernizazioa bultzatzea da.

 

26 km-ko sistemak Maurizioko bost hiri nagusiak (Curepipe, Vacoas, Rose Hill, Quatre Bornes eta Port Louis hiriburua) lotuko ditu. Eremu hartan 600.000 pertsona inguru bizi da eta 19 geltoki izango ditu; haietako 2 azken belaunaldiko geltoki goratuak izango dira. Proiektua 48 hilabetetan burutzeko programatu dute eta 13 km-ko lehen fasea 24 hilabeteko epean entregatuko dute.

 

Kontratu berri horrek baieztatu du kontratazioari dagokionez enpresarentzat urte ona izan dela; izan ere, 2017ko ekitaldian lortutako eskarien bolumena 1.500 milioi euro ingurukoa izan da azken kontratu horri esker. Horien artean, nazioartean herrialde hauetan lortutakoak nabarmen ditzakegu: Suedia, Belgika, Holanda, Italia, Estatu Batuak, Filipinak, Erresuma Batua eta Zeelanda Berria.

 

 

GASTEIZEK CAF HAUTATU DU TRANBIA BERRIAK HORNITZEKO 

 

CAF hautatu dute Arabako hiribururako 7 moduluko 3 tranbia berri hornitzeko. Era berean, akordioak gaur egun hirian zirkulatzen duten unitateetako hiru 5 modulutik 7ra handitzeko ituna jasotzen du. Kontratuaren zenbatekoa 14,5 milioi eurokoa da.

 

Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da 2008an inauguratu zutela Gasteizen tranbien lehen linea eta CAFek 11 unitate hornitu zituela. % 100ean zoru baxuko tranbiak, bi noranzkotakoak, eta CAFek hiriko garraiorako garatutako URBOS plataforman oinarritutakoak dira.

 

Era berean, aipatu beharrekoa da Gasteizko hiriko garraioaz arduratzen den udal-konpainiak Vectia Mobility-ri, CAF Taldeko filialari, esleitu ziola hiriko hamar autobus hibrido hornitzeko kontratua (3,3 milioi euroko kontratua da). Autobus horiek 2018 eta 2019 artean iritsiko dira Gasteizera eta Euskadiko hiriburuak hiriko garraio-sisteman teknologiaren eta ingurumenaren alde egindako etengabeko apustua berretsi dute.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.