Prentsa-oharrak

2018/06/06

CAF-EK TRANBIAK HORNITZEKO HIRU KONTRATU BERRI ESKURATU DITU 100 MILIOI EURO INGURUKO ZENBATEKOAGATIK

Luxemburgek berriro CAF hautatu du tranbiak hornitzeko 

 

Astelehenean, ekainaren 4an, Luxemburgeko Garraioen ministroak, François Bausch-ek, eta Luxemburg hiriko burgumaisuak, Lydie Polfer-ek, hiriko tranbiaren linearen bigarren fasea, gaur egun eraikitzen ari direna, aurkeztu zuten prentsaren aurrean. Fase horrek ez du ibilbidean katenariarik izango, geltokietan kokatuta egongo den elikadura-sistema izango baitu. Horietan, unitateek energia lurretik kargatuko dute.

 

Fase berri hori zerbitzuan jartzeko, Luxtram operadoreak CAF hautatu du 12 tranbia hornitzeko. Lanen zenbatekoa 40 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da CAFek operadore berarekin kontratua sinatu zuela 2015ean 21 unitate hornitzeko. Gaur egun, bidaiariekin operazioan daude.

 

Urbos familiako tranbiak, egungo linean dagoeneko zerbitzuan daudenen antzekoak, superkondentsadoreeen energia-metagailuen eta geltokietan zorutik karga modu bizkorrean jasotzeko teknologiarekin ekipatuta daude. Hala, Luxemburg izango da CAFen teknologia berritzaile hori duten tranbien linea izango duen munduko bigarren. Horri esker, tranbia-sistemetan ohikoak diren katenariek hirietan sortzen duten inpaktu arkitektonikoa ekidin daiteke eta, era berean, lineako galera erreostatikoak ekidinda energia elektrikoa aurreztu eta balaztatze-energiaren berreskuraketa optimiza daitezke.

 

CAF Taldeko CAF Turnkey & Engineering filiala izango da Luxtrami geltoki bakoitzerako bilketa-ekipoak eta instalazioak emateaz arduratuko dena.

 

 

CAFek kontratu bana eskuratu du Friburgo (Alemania) eta Lund (Suedia) hirietarako 

 

Alemaniako Friburgo hiriak berriro ere CAFengan jarri du konfiantza beste bost tranbia hornitzeko kontratua sinatuta. Duela gutxi enpresak hornitu dizkion eta dagoeneko zerbitzu komertzialean dauden 12 Urbos tranbiako flotari gehituko zaizkie haiek. Kontratuak, gainera, eskaria beste zazpi unitateren erosketarekin areagotzeko aukera jasotzen du.

 

Oihan Beltzaren ertzean, Friburgok 220.000 biztanle inguruko populazioa du eta jasangarritasuna, eta ingurumena babesteko eta zaintzeko egiten duen ahalegina dira bere ezaugarri nagusiak. Hala, tranbiak dira hiriko elementu nagusia eta automobilen errepideko zirkulazioa bigarren tokian geratzen da.

 

Bestalde, Suediako hegoaldean dagoen Skåne eskualdeko garraio-operadoreak, Skånetrafiken-ek, CAF hautatu du Lund hirirako 7 tranbia hornitzeko. Unitate horiek gaur egun hirian eraikitzen ari diren linean zirkulatuko dute. Ibilbidean bederatzi geltoki eta 5,5 km-ko distantzia izango ditu.

 

Kasu horretan, CAFen kontratuak, aipatutako unitateen hornikuntzaz gain, 10 urteko epean horiek mantentzeko zerbitzua ere jasotzen du. Era berean, unitate kopurua handitzeko aukera ere jasotzen du.

 

Eskandinaviako herrialderako unitate horiek ere Urbos tranbia-plataformakoak dira. Bakoitzak 5 modulu izango ditu, bi noranzkokoak izango dira eta 32 metroko luzera izango dute. Puntako teknologia izango dute eta, horri esker, operazioko kontsumoak zein mantentze-lanen kostuak minimizatu ahal izango dira.

 

Bi kontratu horien bolumen orokorra 60 milioi euro ingurukoa da eta zenbatekoa igo egin daiteke handitzeko aukera horietakoren bat erabiliz gero.

 

Beste behin, CAFek garraiorako kalitatezkoak, erosoak eta irisgarriak diren ibilgailuek eskaintzearekin lotuta duen konpromisoa erakutsi du. Horrekin, gainera, hiri eremuetarako garraio jasangarria bultzatzen du. Amaitzeko, gogorarazi beharrekoa da CAFeko tranbiak Europako hiri askotan ikus ditzakegula egun; besteak beste, hemen: Budapest, St. Etienne, Nantes, Belgrad, Utrecht, Birmingham, Edinburgh eta Stockholm.

 

Partekatu:
Joan prentsa-oharretara

Prentsarako kontaktua

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Prentsa Sailarekin:

Prentsa-oharren artxiboa

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzeko eta gure bisitarien nabigazio-ohituren analisi estatistikoak egiteko, webgunearen edukia hobetzeko eta haren bidez eskainitako zerbitzuak optimizatzeko helburuarekin. Horretarako, datu pertsonalak tratatzen ditugu, hala nola nabigazio-datuak. Webgunean erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen. Gure cookie guztiak instalatzea nahi izanez gero, egin klik “ONARTU COOKIEAK” aukeran. Era berean, Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak bakarrik instalatzea nahi baduzu, egin klik “BAZTERTU COOKIEAK” botoian. Azkenik, zure cookie-hobespenak konfiguratu nahi badituzu, egin klik «konfiguratu COOKIEAK» atalean.