CAF SENDOTASUN HANDIKO ENPRESA DA, egunetik egunera ari da irmotzen munduko tren-industriako zutabe gisa.
CAF Espainiako Burtsan kotizatzen duen konpainia da eta akzio-gehiengodunen artean hainbat finantza-erakunde daude, enpresako langileekin batera.
Ondoren, 2010. urtean CAFek lortutako parametro ekonomiko esanguratsuenak azaltzen dira:
Eskaera-zorroa, 2010ko abenduaren 31n, 4.518.903 miloi eurokoa zen, 2009ko ekitaldikoa baino %4,23 handiagoa. Zenbateko horrek ziurtatu egiten du Taldearen jarduera.
Negozio-zifraren zenbateko garbia 1.576.307 milioi eurokoa izan zen 2010an, aurreko ekitaldikoa baino %25.30 handiagoa.

Zergak ordaindu aurretiko irabazia 129.817 milioi eurokoa izan zen 2010an, hau da, 2009ko ekitaldikoa baino %8,06 handiagoa.
