Batzar Orokorrerako ordezkaritza emateko bideak eta prozedurak CAFen Estatutu Sozialeko21. eta 22. artikuluetan eta Batzar Orokorraren araudiko 9. artikuluan daude.
Parte hartzeko eskubidea duen akziodun oro beste pertsona batek ordezka dezake Batzar Orokorrean, nahiz eta ordezkaria akzioduna ez izan. Horretarako, legeak agindutako baldintzak bete beharko ditu.
Sozietatearen administratzaileek, tituluak dituzten erakundeek edo pertsona fisikoek nahiz juridikoek ordezkaritza eskatzen badute (beraientzat edo besteren batentzat), eta, oro har, eskaera publikoki egiten bada (hala egin beharko da, pertsona batek hiru akziodunen edo gehiagoren ordezkaritza badu), boterea agertzen duen dokumentuaz gain, beste dokumentu hauek ere izan beharko ditu ordezkariak: gai-zerrenda, botoa emateko eskubidea erabiltzeko eskaera eta argibideak, eta, argibide zehatzik jasotzen ez badu, ordezkariak botoa zeren alde eman behar duen. Salbuespen gisa, ordezkariak kontrako botoa eman ahal izango du, egoerak hala agintzen badu eta ordezkatzen duenaren interesei kalte egiteko arriskua dagoenean. Hala gertatuz gero, ordezkariak ordezkatuari berehala eman beharko dio horren berri, botoaren arrazoiak azaltzen dituen idazkiaren bidez.
Azken aldaketa :
2005ko Irailak 08