Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Konpania / Irisgarritasuna
Pixel

Irisgarritasuna

Erosotasuna guztiontzat

Irisgarritasuna lehenengo zirriborroetatik hartzen dugu kontuan gure proiektuetan, helburu bat argi baitugu: bidaiari guztien erosotasuna handitzea.


Egokitzapen edo aldaketa berezirik egin beharrik gabe edonork (edonolako gaitasunak dituela ere) erabiltzeko moduko diseinua izan behar dute.

  • Diseinu irisgarrirako irizpideak

    Abiapuntua hori izanik, CAFek diseinu irisgarrirako irizpide hauek ditu bere tren-proiektuetarako:


    - Hautemangarritasuna, gaitasun sentsorialak edonolakoak direla ere.

    - Eraginkortasuna, gaitasun fisikoak edonolakoak direla ere.

    - sinpletasuna, Ulertzeko eta erabiltzeko, esperientzia, hezkuntza-maila edo kontzentrazio-maila edonolakoa dela ere.

    - Induljentzia, erroreak azaltzea eta horien ondorioak gutxitzea.

  • Trenbide-materialei aplikatzeko araudia

    Elkarreragingarritasunaren Zehaztapen Teknikoa. Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako irisgarritasuna.
    Europako Batasuna, 2008


    1544/2007 Errege Dekretua
    Espainiako Gobernua, 2007


    Trenbideko Ibilgailuen Irisgarritasunari buruzko Araudia
    Garraio, Tokiko Gobernu eta Eskualdeetako Saila (Britainia Handia), 1998


    UIC 565-3. Bidaiari minusbaliatuak aulki gurpildunetan eramateko egokiak diren bagoien diseinuari buruzko argibideak
    Trenbideen Nazioarteko Batasuna, 2003


    Estatubatuar minusbaliatuei buruzko legean (Americans with Disabilities Act, ADA) garraio-ibilgailuetarako adierazten diren irisgarritasun-zehaztapenak
    Gobernu Federala, 2008

  • Azterketak azken erabiltzaileekin