Construcciones
y Auxiliar
de Ferrocarriles (CAF), S.A.
tren-sistemen ekipoak eta osagarriak hornitzen, diseinatzen, fabrikatzen eta mantentze-lanak egiten dituen nazioarteko enpresa aitzindarietako bat da.
CAF fundazioan moldakorrak, malguak eta, arlo guztietan, gure bezeroaren beharretara egokitzeko gai izateagatik nabarmendu gara:
- Produktuen eskaintza:
Garraio-sistema osoak (hirikoak eta hiri ingurukoak, tren-linea luzeak) eta giltza eskura erako irtenbideak, bai eta bezeroaren neurrira piezak eta osagarriak hornitzea eta egokitzea ere.
CAFek, gainera, altzairuarekin, aluminioarekin eta altzairu herdoilgaitzarekin lan egiteko behar diren baliabideak eta esperientzia ditu.
- Zerbitzuak:
CAFen eskaintza ez da fabrikatzera eta hornitzera soilik mugatzen; aitzitik, ibilgailuen eta osagarrien mantentze-lanak egiten ditugu, bai eta horiek berritu eta eraldatu ere; halaber, saldu osteko laguntza hobezina, emakida administratiboetarako eragiketak eta finantziazioa eskaintzen ditugu.
- Kalitatea:
CAFek bost kontinenteetan jardun ondoren hartutako nazioarteko esperientzia zabala nazioarteko estandarrekin osatzen dugu, egiten dugun guztian eskaintzeko.
- Ikerketa eta garapena:
Ekoizpen-prozesuko fase guztietan ekipo eta osagarriei ikuskera orokorra ematen zaie. Aurrerapen teknologiko garrantzitsuak garatu ditugu, esate baterako, SIBI baskulazio-sistema, BRAVA errodadura-sistema lerragarria eta COSMOS kontrol-sistema.na
CAFek garatutako aurrerapen teknologikoak mundu osoko tren-sistemetan arrakastaz erabiltzen ari dira; horrela, milioika erabiltzaileei segurtasuna, konforta eta gogobetetzea ematen die.
Horretan datza CAFen berezitasuna: helburu horiek guztiak betetzen ditugu, betiere bezeroaren beharrei egokituz, eta proiektu bakoitzari jarraipen handia egiten diogu, produktuaren bizi-ziklo osoan.
|
 |
-
harremenetan jartzeko
Hauxe duzu gurekin harremanetan jartzeko modurik errazena eta erosoena. CAFi buruz duzun iritzia jakin nahi dugu .
Informazio orokorra:
J.M Iturrioz
Kalea, 26
20200 Beasain
Gipuzkoa
Telefonoa: 943 88 01 00
Faxa: 943 88 14 20
h.el.: caf@caf.net
Lan-poltsa:
J.M Iturrioz Kalea, 26
20200 Beasain
Gipuzkoa
Telefonoa: 943 88 01 00
h.el.: rrhh@caf.net

-
-
Akziodunarentzako arreta:
J.M Iturrioz Kalea, 26
20200 Beasain
Gipuzkoa
Telefonoa: 943 18 92 62
Faxa: 943 18 92 63
h.el.: accionistas@caf.net
deskargatzeko
Caf WorldWide 1 (PDF. 539 Kb)
Caf WorldWide 2 (PDF. 756 Kb)
|