• Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
  • Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
Home / Konpainia / Instalazioak
Pixel

Instalazioak

Beasain

Beasaingo CAF lantegian (Gipuzkoa),
trenen material-mota guztiak fabrikatzen dira, hala nola:
  • Tren elektrikoetako eta dieseletako unitateak
  • Metroak
  • Indar handiko tren-makinak eta maniobrak egiteko tren-makinak
  • Abiadura handiko trenak

Gainera, Beasaingo instalazioa ardatzak eta gurpilak fabrikatzeko Espainian dagoen instalazio bakarra da, eta, horretarako behar diren altzairu bereziak ere egiten ditu. CAFek 50 tonako labe elektrikoa du, ekoizpen-mota horietan kalitaterik onena ematen diona.

CAFek Beasainen duen ekoizpen-instalazioko beste lerro batean bogieak egiten dira; hori tren-materialarentzako oinarrizko osagaia da eta CAFeko lau instalazioetan egiten diren ibilgailuetarako fabrikatzen da.

Bestalde, instalazio horretan CAFek tailer elektriko modernoa du; tailer horretan, trenari ondoren txertatuko zaizkion osagaiak maketan prestatzen eta muntatzen dira. Honako hauek, besteak beste:

  • Gidatzeko mahaiak
  • Matxurak detektatzeko ekipoak
  • Mahai eta kutxa elektrikoak

Instalazioko zerbitzu logistiko informatizatuak une oro instalazioan egindako osagaien eta azpimultzoen egoeraren berri ematen digu, bai eta kanpotik ekartzen diren materialen, osagaien eta ekipoen egoeraren berri ere.

Oinarrizko datuak – CAF Beasain
Azalera guztira: 442.900 m 2
Azalera estalia: 180.800 m 2
Langile­-kopurua: 1600

Pixel