Elmira (AEB)
Elmiran (New York, AEB) CAFek duen instalazioa AEBetako
AEBetako merkatuan enpresak azken urteotan izan duen jarduera handiaren emaitza da.
AEBetako merkatuan eskaera-kopuru handia izan dugu (azken hiru urteotan 600 milioi dolar baino gehiago salmentan), eta horrek Ipar Amerikan azpiegitura sendoa ezarrarazi digu.
Hori dela eta, CAF USAk instalazio hau erosi zuen 2000ko abenduan. Fabrika honetako jarduera trenak egitea izan da 1986. urteaz geroztik, ABBrentzat lehenik eta Adtranz-entzat gero. Ipar Amerikako tren-merkatuan esperientzia eta trebakuntza handia duten langile eta kudeatzaileek egiten dute lan Elmiran.
AEBko bezeroen beharrei erantzuteko, CAFek muntatzeko, bezeroari harrera egiteko eta mantentze-lanak egiteko instalazioak ditu Sacramenton (Kalifornia) eta Hunt Valley-en (Maryland).
Elmirako instalazioa CAFek Ipar Amerikan duen eragiketa-zentroa da: administrazio-zentroa da, AEBetako hornitzaile guztiekin koordinazio-lanak egiten dira eta AEBetako merkaturako lekuko euskarria da.
Oinarrizko datuak – CAF Elmira
Azalera guztira: 15,38 ha
Azalera estalia: 400.800 sqf