CAF enpresak,
bere industria-jarduerak ingurumena kaltetzen duela kontuan hartuta, ingurumen-politika barne hartu du enpresaren politika orokorraren baitan eta enpresaren helburuetako bat bihurtu du ingurumena babestea.
Horretarako, ISO 14.001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri da. Enpresaren ingurumen-politikan zehaztutako helburuak betetzen direla bermatzen du sistema horrek.
2004ko martxoan berritu da 2001ean lortutako ISO 14.001 ziurtagiria. Hartutako neurriak betetzen diren eta eraginkorrak ote diren kontrolatzen du aldizka ziurtagiri horrek. Hartara, enpresak ezarritako helburuak betetzen direla ziurtatzen da.
Ingurumena babesteko CAFek martxan jarri dituen neurriek ingurumena kaltetzen duten alderdiak kontrolatzea eta murriztea dute helburu; hala nola, atmosferara egindako emisioak, hondakinak eta energia-kontsumoa murriztea, baliabide naturalak zaintzeko.