Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Konpainia / Prozesuak
Pixel

Prozesuak

Probak

CAFeko garapen guztietan

proba eta kalkulu ugari egiten dira; hartara, materiala funtzionatzen ari denean izango duen portaera aurreikus dezakegu horiei esker.

Portaera hori antzemateko, laborategian simulazio dinamikoak eragiten dizkiegu gure produktu eta materialei, eta hainbat osagai aztertzen ditugu:

  • Abiadura-parametroak.
  • Kurbadura
  • Karga eta inklinazioa.

Proba horiekin CAF produktuen fidagarritasuna berma dezakegu, eta hiru faktorek dute lehentasuna proba horietan:

  • Bidaiariaren erosotasuna.
  • Egonkortasuna.
  • Trenbidearekiko esfortzua.

Gure proba-prozesuaren beste urrats garrantzitsua saiakuntza estentsometrikoak eta dinamikoak dira; horiek gorputz anitzeko formulazioaren, elementu finitoen metodoaren eta haustura linealeko mekanikaren aplikazioetan oinarritzen diren programak erabiliz egiten dira.

Saiakuntza horiek kaxak eta bogieak, estatikoki zein dinamikoki, probatzen diren banku batean egiten dira. Dagozkien fabrikazio-arauen arabera, osagaiei karga desberdinak eragiten zaizkie. Batzuetan, prototipo berrietan batez ere, haustura-punturaino egiten dira saiakuntzak.

Probek hilabete inguru irauten dute, 24 orduz egunean; horrela, tren batek gutxi gorabehera 40 urtez izango lukeen funtzionamendu erreala simulatzen da.

Diseinu- eta proba-faseak amaitu ondoren, ekoizpen-prozesu osoa kontrolatzeko plan informatizatua ezartzen da, eta tailerretan fabrikazio-fasea jartzen da martxan.

Simulazio teknologikoak

Pixel