Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / Konpainia / Prozesuak
Pixel

Prozesuak

Fabrikazioa

Fabrikazioaren lehen urratsean,

granailatzeko makinan tratatzen da material siderurgikoa, gainazala garbitzeko, akabera emateko eta gogortzeko.

Ondoren, materiala ebaki egiten da, laser edo plasma bidez. Horrela, produktuaren azpiosagaiak prest geratzen dira, galdaragintzako tailerretan muntatzeko.

Muntaia:
Alde batetik bogietako xasisak muntatzen dira, soldaketa robotizatua erabiliz. Aldi berean, ibilgailua osatzen duten zati nagusien multzo handiak egiten dira. Horretarako, kaxako multzoak mihiztatzen dira. Kaxak xasisetik, alboetatik eta sabaitik abiatuta muntatzen dira; horiek azpiosagai gisa egiten dira aurrez.

Bitartean, gure forjaketa eta ijezketa instalazioetan, gurpilak eta ardatzak egiten dira. Gero, pieza horiek CNC makinekin mekanizatzen dira eta bogie higiarazleak edo eramaileak muntatzeko azken lerrora igarotzen dira.

Mihiztatze-prozesuarekin batera, kaxak pintatu eta gainerako elementuei txertatzen zaizkie:

  • Kable elektrikoak
  • Komunikazio-sistemak
  • Ekipo teknikoak
  • Barneko eserlekuak eta piezak

Azken ukituen ondoren, kaxak eta bogieak mihiztatu egiten dira. Ibilgailua muntatuta dago, baina instalaziotik atera baino lehen, doitu egin behar da.

Pixel