ONGI ETORRI CAF-EN ENPLEGU-ARLORA

ELKARREN ONERAKO
HARREMANAK NAHI DITUGU

CAF Taldea tren-sistemen ekipoak eta osagarriak hornitzen, diseinatzen, fabrikatzen eta mantentze-lanak egiten nazioarteko aitzindarietako bat da.

Bere teknologiarekin fabrikatutako proiektuak egiten ditu, enpresa beste herrialde batzuetara hedatzeko prozesu finko baina jarraituan. Hala, bada, muntatzeko eta mantentze-lanak egiteko instalazioak sortu ditu atzerrian, eta, horrenbestez, beste herrialde batzuetara joateko aukera eskaini die langileei.

CAF Taldeak trebakuntza handiko talde bat eskaintzen du, eta sartzen direnek hazkunde pertsonal eta profesionalerako aukera bikaina izaten dute.

CAF Taldean, garapen profesionala eskaintzen dizugu, teknologia-maila handiko nazioarteko industria-proiektu batean.

Hautatze-prozesuen bidez asetzen ditugu gure beharrak: hautagaien ikasketak, balio profesionala eta pertsonala aztertzen ditugu, eta, kontratazioa alde bietarako onuragarria eta egokia dela ikusiz gero, aurrera egiten dugu.

Ingeniariak dira gehien kontratatzen ditugun profesionalak; izan ere, CAFek teknologia propioa garatzen du, eta teknikoki konplexuak diren produktuak lantzen ditu.

Jakintza-arlo hauetako unibertsitate-tituludunak ere kontratatzen ditugu: Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, Ekonomia, Zuzenbidea, Psikologia, Giza Zientziak eta Enpresa, Medikuntza, Fisika, etab.

Halaber, titulua lortu berri dutenentzako bekak jasotzeko eta ikasketak amaitzear dauden ikasleentzako karrera-amaierako proiektuak egiteko aukera ematen du CAFek.

Hautaketa-prozesuetan izena emateko, sartu zure datuak gure lan-poltsan.