ATMS sistemaren bidez, trenaren Bogie-motak kontrolatu eta monitorizatzen dira. Hala, zenbait parametro monitorizatzeko aukera ematen du (adibidez, errodamenduen tenperatura, alboko azelerazioak, olio-mailak…). Segurtasunari dagokionez, sistema berritzailea da. Izan ere, aurrez definitutako tenperatura, azelerazio-maila eta abar gainditzen badira eta ezer egiten ez bada, trena geldiaraztera ere irits daiteke.
Halaber, segurtasun-sistema horren bidez, kontzeptu berriak sor daitezke mantentze-lanen arloan, ATMS sistemak mantentze-lanetarako estrategia berriak egiten laguntzeko ere balio baitu. Hala, mantentze-lanei buruzko diagnosi adimentsua egiteko erabil daiteke ATMSren informazioa.
CAFen filial teknologikoak garatutako jarduera, Traintec S.L. www.traintic.es |