Akziodunentzako eta inbertitzaileentzako informazioa
  • Home
  • Konpainia
  • Produktuak eta Proiektuak
  • Zerbitzuak
  • I+G
  • Prentsa bulegoa
  • Kontaktoa
Home / I+G / AURA: diagnostiko eta mantentze-lan adimentsurako sistema
Pixel

I+G

I+D
AURA: diagnostiko eta mantentze-lan adimentsurako sistema

Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloko apustu teknologikoa da AURA. Sistema horren bidez, tren-sistema konplexuen egoeraren araberako mantentze-lanak egiteko diagnosi adimentsu eta objektiborako tresna bat sortu da. Beste pauso bat mantentze-lan prediktibo eta proaktiboaz haratago.

AURA sistemak tren batek izan ditzakeen gorabeherei aurre hartzeko aukera ematen du, eta, alde horretatik, trenen sistema immunologikoa dela esan daiteke. Sistema horren bidez, trenaren eta mantentzailearen arteko lengoaia berezi bat sortu da, eta, horri esker, mantentze-lanak egiten dituen tailerrarekin hitz egin dezakete CAFen trenek, eta ibilgailu bakoitzak behar duen mantentze-lanen plana eskatu. Ibilgailuaren egoeran eta haren bizi-konstanteen kontrolean oinarritzen da plan hori (adibidez, tenperatura, bibrazioa, zarata, ikusmen artifiziala…). Trenen mantentze-lanen sektorera aplikatutako ezagutzaren kudeaketa adimentsuko sistema aurreratu baten adibidea da, beraz. Hain zuzen, CAFek aukera hori egin du mantentze-lanetako kontratu luzeei aurre egiteko.

CAFen filial teknologikoak garatutako jarduera
NEM Solutions
Parque Tecnológico de San Sebastián
Paseo Mikeletegi 58-2
20009 Donostia